Gauden tokian gaudela, etxean, mendian zein hondartzan, Euskal Herrian zein kanpoan, seinalearekin bat egin eta "Gernikako arbola", "Txoriak txori" eta "Ikusi mendizaleak", kantatzera animatu nahi zaituztegu Iratzar Fundazioko kideok.
Iratzar Fundazioak gaitzesten ditu Turkiak Herrien Alderdi Demokrata (HDP) legez kanpo uzten saiatzeko egindako maniobrak, baita Ömer Faruk Gergerlioglu legebiltzarkideari emandako epaia ere adierazpen askatasunean jardueran zabaldutako testu batengatik.
2019. urtetik elkarrekin lanean eta orain Fórum Soberanista erakundea sortu dute. Euskal Herria, Katalunia, Galizia eta Andaluziako ezkerreko taldeak barnebiltzen ditu. Helburua, 78ko Erregimenaren aurrean alternatiba politiko eta sozialak antolatzea.
Duela 35 urte Hego Euskal Herriak NATO-OTANi EZ esan zion. Euskal Herriak inperialismoari, bonbardaketei, gerrei eta herrien zapalkuntzarako tresnei ezetz esan zien. 35 urteren ondoren elkartasunean eta elkarlanean sinesten jarraitzen dugu, beste mundu bat posible dela uste dugulako.
Duela berrogei urte hil zen, Telesforo Monzon, 76 urte zituelarik eta ikasgai ederrak utzi zizkigun bizi osorako. Telesforok berak zioenez, gazteagoekin lan egiteak gaztetu egiten du, itxaropenak iturburua aurkitu zuen, eta bere bizitzaren azken urteak ilusioz beterik bizi izan zituen; nahiz urte latzak jasan, irribarre gozo eta lasaia zuen aurpegi fin eta dotore hartan.
Daniel Caggianik, Uruguaiko MPPko Nazioarteko Harremanetarako arduraduna eta Diputatua “Iratzar Kafeak” hitzaldian parte hartuko du.
Webinarra: otsailaren 18an, osteguna, 18:00etan CET, 14:00etan, Argentinan eta 11:00etan, El Salvadorren, Facebook Transform Europe! kanalean.
Gaur, urtarrilaren, 13an, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan, Floren Aoizek eta Idoia Zengotitabengoak on-lineko hitzaldia eskainiko dute Iratzar Fundazioko YouTubeko kanalaren bidez.