ALBISTEA


sortu

Deseroso, baina elkar zainduz

2021-11-26

Hirugarren podcast honetan feminismoa dugu hizpide.

Aldaketak deserosoak dira. Sistema patriarkala errotik aldatu nahi duen mugimenduak ere horrela behar du izan. Nola ahaldundu behar gara emakumeok? Nola hartu historikoki ukatu diguten espazioa? Zein da feminismoan gizonek izan behar duten papera? Non jarri datozen erronketarako azpimarra?

Euskal Herria feministatu nahi badugu, etxea feministatzen jarraitu beharko dugu. Baina, nola?

Galdera ikur berriak jarri, eta erantzunei amaierako puntuak jartzeko Izaro Zinkunegi, Paula Garcia, Aiora Epelde eta Paul Laka ekarri ditugu orain #LehenikHerria podcastera.