Melillako sarraskiaren ostean, Bidasoko mugan ekintza egin du Sortuk Nafarroako Afrika United elkartearekin batera, migrazio-politikak eta batez ere mendebaldeak Afrikan darabilen politika interbentzionista salatzeko, horixe baita oinarrian dagoen arazoa. Azken hilabeteetan Bidasoko muga inposatua gurutzatzeko saiakeran bizia galdu duten bederatzi lagunak izan ditugu gogoan: Tessfit Temzide, Abdoulaye Koulibaly, Yaya Karamoko, Sohaibo Billa, Mohamed Kemal, Fayçal Kamadouche, Ibrahim Diallo, Abdourramane Bas eta identifikatu gabeko beste pertsona bat.