ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Larunbatean, blokeo eguna

2022-07-20

Jon Parot eta Jakes Esnalen bizi-arteko kartzela zigorraren etetea aldarrikatzeko mobilizazio erraldoian parte hartzeko dei egiten du Sortuk.

Jon Parot eta Jakes Esnalen askatasuna aldarrikatzeko Bakegileek hilaren 23rako antolatu duten blokeo egunarekin bat egiten du Sortuk eta dei egiten du bizi-arteko kartzela-zigorraren aurkako mobilizazio erraldoi horretan parte hartzeko.

Haimar Altuna Sorturen nazio kontseiluko kidearen esanetan, “Ipar Euskal Herriko hautetsi, gizarte-eragile eta herritarren gehiengo zabalak egiten duten aldarrikapenarekin bat egiten dugu: bizi-arteko kartzela zigorren etetea eskatzearekin batera, Jon eta Jakesen askatasuna aldarrikatuz. Izan ere, herri honetan, benetako bake eta elkarbizitza demokratiko agertoki bat eraiki ahal izateko, ezinbestekoa da kartzelak hustu eta berriro beteko ez direla ziurtatzea. eta ez betetzea”.