Felipe VI.a Espainiako Erregea Chillida Leku museora bisita egitera etorri dela-eta, Sortuk ekintza egin du Hernanin, 78ko erregimenarekin hautsi behar dela aldarrikatzeko eta Euskal Herriaren nazio eskubideen aitortza demokratikoa exijitzeko.
Garcia-Castellón Auzitegi Nazionaleko epaileak ongi etorrien auziaren aitzakipean Sorturen aurka irekita duten auzia epaiketara eramatea erabaki du. Albiste honen berri izan dugu, justu Parisen Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle Luhusoko auziagatik epaitzen ari diren une berean.
Ohartzerako, berriz ere, Martxoaren 8a. Harrapatu gaitu enegarrenez egun seinalatuak. Eta, agenda ikusita, ez al dugu sobran aurten Emakume Langileon Nazioarteko Eguna?
Bilboko Plaza Zirkularreko Latroupe Hostel seinalatu dute aktibistek, funts putreak hirietan espekulatzen ari direla salatzeko. Banketxeen irabazi neurrigabeak eta hipoteka ordainezinak ere deitoratu dituzte.
Otsailaren 5ean hasi zuten etxebizitza larrialdia salatzeko ekintza aktibista, jabe handien Donostiako bi etxetan. Berehalako neurriak hartzeko exijitu dute, merkatuan esku hartuz eta legeak ahalbidetutako tresnak erabiliz.
Katalunia plazako bi eraikin seinalatu dituzte: bata Azora funts putrearena, eta bestea Luxenburgoko inbertsio funts batena. Bietako bat bizilagunez husten ari direla salatu dute, eta biak ala biak negoziorako bitarteko bilakatzen.
Etxebizitza larrialdia salatzeko ekintza aktibista bat abiatu dugu Donostian.
Etxebizitza eskubidea da berez, baina arazoa da egun Euskal Herrian, besteak beste, Donostian. Sortuk salatu du funts putre, jabe handi eta banketxeak negozioa egiten ari direla, haien mesederako politiken erruz.