Sortuk Espainiako eta Frantziako lege arrazistak salatzeko ekintza aktibista bat egin du gaur, asteazkena, martxoak 19, Bilbon, Atzerritarrentzako Bulegoan: 'Euskal Herriak burujabetza. Eskubideak denontzat!' eta '#Antiracism' zioten pankartak eskegi dituzte bi aktibistak eraikin horren balkoian. Etzi, ostirala, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru horretan egin du ekintza Sortuk. Hain zuzen, egun horretan Euskal Herriko hainbat tokitan mugimendu antirrazistak deituta egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.
Sortuk ekintza aktibista bat egin du Gasteizen, indarkeria matxista salatuz eta haren ondorioz eraildako emakumeak gogoratuz. Dei egin du indarkeria horren askotariko aurpegiak errotik erauztera, ardurak hartzera eta kolektiboki ekitera.
Felipe VI.a Espainiako Erregea Chillida Leku museora bisita egitera etorri dela-eta, Sortuk ekintza egin du Hernanin, 78ko erregimenarekin hautsi behar dela aldarrikatzeko eta Euskal Herriaren nazio eskubideen aitortza demokratikoa exijitzeko.
Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza larrialdia salatzeko hiru eguneko dinamika aktibista egin dugu; lehen bietan Donostian, eta azkenekoan Bilbon. Putre funtsen eta jabe handien eraikinak seinalatu ditugu, baita haien espekulazio eta irabaziak ahalbidetu dituzten erabaki politikoak ere. Eskubideekin ez da espekulatzen, etxe ta bizitza duinak denontzat!
Hamarnaka lagun elkartu dira urriaren 28an Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, Sortuk egindako agerraldi aktibistan. Euskararen aurkako askotariko eraso oldea salatu dute, eta hizkuntza politika berriak eskatu dituzte. Eraikinaren aurrealdea hartu dute aktibistek, puzgarri erraldoi batekin, haren alboetako bi aldamiorekin eta 'Euskarafobia stop!' zioen aldamioen arteko pankartarekin. Modu horretan, Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako antolaturiko manifestazioan parte hartzera dei egin dute.