ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

‘Bi arnas’ filmaren proiekzioa eta torturari buruzko batzarra

2022-06-10

Ostiral honetan “Bi arnas” dokumentala ikusteko aukera izan dugu Donostian, Sorturen Zuatzuko egoitzan. Ikus-entzunezko honek torturaren gaia jorratzen du, Iratxe Sorzabalek pairatutako oinazetik abiatuta eta aldi berean haren amaren ikuspuntua kontuan hartuta.

Borda Gorri Produkzioakek Muara Elkartearen laguntzarekin ekoiztutako dokumental hau Jon Mikel Fernandez Elorzek zuzendu du. Lana irabazi asmorik gabe ekoiztu dute torturaren gaia argitara ateratzeko, torturaren zauriak oraindik ez direlako itxi.

Horrexegatik hain zuzen, torturaren mamua ez delako desagertu eta gaia lantzen jarraitzea premiazkoa delako, projekzioa ikusi aurretik batzarra egin da hainbat militanterekin, torturaren gaitza ardatz hartuta. Hemendik aurrera, herriz herri proiekzioak antolatu eta emanaldiak egingo dituzte egileek.