‘Hostoak’ aldizkari berriaren bidez, bere jardun politikoari buruzko informazioa helaraziko die Sortuk espetxeetan diren militante errepesaliatuei. ‘Hostoak’-ek, azken batean, erraztu egingo die Sorturen jardunari eta euskal egoera politikoari buruzko informazio osotua eskuratzea, ohiko kanaletatik ez baitute jasotzen. Modu horretan, eztabaidagai dauden hainbat gairen inguruko informazioa eskuratuko dute. Era guztietara, errepresaliatu zuzendua bideratua dagoenez, ‘Hostoak’-ek arreta berezia eskaintzen die preso politikoei gertutik gehien eragiten dieten gaiei, hala nola, espetxeetako berriek, epaitegietako albisteei edota presoen alde kalean egin diren ekimenei.
Lehen zenbaki honek errepaso sakona egin dio Aieteko Konferentziaren hamargarren urteurrenak emandakoari. Ziklo politiko berria irekitzeko abiapuntu haren errepaso historikoa egiteaz gain, pasa den urriaren 14tik 16ra Donostian eta Baionan izandako nazioarteko jardunaldiek utzitakoa aztertu du. Horrekin batera, Anita Lopepek eta Maddalen Iriartek EH Bai eta EH Bilduren izenean egindako irakurketa jaso du. Horrez gain, Arnaldo Otegi eta Arkaitz Rodriguezek urriaren 18an plazaratutako adierazpena osorik irakur daiteke, eta baita Sorturen “Etorkizuna dugu irabazteko. Herriarentzat. Herriarekin” adierazpena ere, urriaren 20an Donostiako Paseo Berrian plazaratu zena ezker abertzaleko ehun militanterekin batera.
Jardun politikoari lotutako beste zenbait gai ere jasotzen ditu ‘Hostoak’-ek. Krisi ekonomikoaren ofentsiba sindikal subiranistaren analisia egin da. Ezker independentistak sistema publiko burujabe batera jauzi egiteko proposamena ere aztertu da.
‘Hostoak’ errepaso eta analisi politiko hutsa baino askoz gehiago da. Euskal preso politikoei zuzenean eragiten dizkieten gaiei leku berezia eskaintzen die, espetxe-politikaren gorabeherak ondo ezagutu ditzaten, kaleratu diren epaiek zer dioten jakin dezaten, beste espetxeetatik iritsitako albisteen berri izan dezaten. Lehen zenbaki honetan, euskal preso politikoei interbenitzen zaizkien komunikazioen inguruko azterketa irakurri daiteke. Ia guztiei aplikatzen zaie neurri hori espetxealdi osoan zehar, baita egun ere. Egoera anakroniko honek agerian uzten du iraganeko inertzien biktima izaten jarraitzen duela.
Erdiko orrialdeak erabili dira euskal preso politikoen egoera pertsonalizatuaz informatzeko.
Aldizkaria osorik hemen irakurri eta desgargatu daiteke: sortu.eus/fitxategiak/hostoak_01