Eskola subiranistaren urteroko topaketak egungo testuinguru politikoaren analisia partekatzeko eta ikuspegiak eta estrategiak trukatzeko balio du. Erakunde bakoitza bere esperientzia eta ibilbide politiko eta ideologikotik.
Estaturik gabeko nazionalismoen nortasun, lurralde eta estatu-eraikuntzak, sezesio-prozesuak eta subiranotasuna ikuspegi geoestrategikotik; feminismoa, intersekzionalitatea eta nazionalismoa; burujabetza digitala eta estaturik gabeko nazioak; nazionalismoa eta dekolonitatearen teoriak edota subiranotasunaren erronka berriak aztergai, V. kongresuan.
Hervor Pálsdóttir, Feroe Uharteetako Parlamentuko diputatuak, Raquel Varela, historialari portugaldarrak, Raul Zelik idazle alemaniarra,k Mònica Clua intelektual katalanak eta Rodrigo Nunes muturreko eskuinari buruzko ikertzaile brasildarrak parte hartuko dute Eskolan.
VI. Nazioarteko Konferentzia Feminista Marxistaren aurtengo ekitaldia "Gorputzak, lurraldeak eta praktikak deskolonizatzea" lelopean egingo da eta feminista ospetsu askoren parte hartzea izango du, horien artean Ruth Wilson Gilmore eta Dima Mohammed.
Elene Lopetegik eta Iñi Etxezarretak Euskal Herri aske eta transfeminista ortzimuga izanik, Euskal Herria transfeminismotik irakurtzeko eta transfeminismoa Euskal Herritik irudikatzeko gakoak jaso dituzte Iparrorratza bildumako 12. liburuxkan.
Garmendiak utopiaren esanahari heltzen dio eta helmuga desiragarriez harago pentsatzeko markoa eta ideia gakoak ezartzen ditu, utopikoa ez den eraldaketa politikoa aintzat hartuz.
Coppieters eta Iratzar fundazioko kideek lankidetzan, autodeterminazio mugimenduek indar erreakzionarioen olatu berriari nola erantzuten dioten eta aurre egiten dioten Europako eskuin muturraren gorakadari aztertzeko jardunaldia antolatu dugu Bruselan, azaroaren 4an.
Argitaletxe eta aldizkarietako profesionalak bilduko dituen liburu eta ideien nazioarteko konbentzioan parte hartuko dugu, Bartzelonan, irailaren 17tik 19ra.