ALBISTEA


nazioartea

Aitortza Gloria Zuazola eta Eduardo Santibañezi

2022-07-16

Euskal askapen prozesuari eskainitako laguntzagatik merezitako errekonozimendua egin die Sortuk bi uruguaiar horiei Nazio Konferentziaren baitan.

Gloria Zuazola eta Eduardo Santibañez uruguaiarrei merezi duten errekonozimendua eskaini die Sortuk bere Nazio Konferentzian. Modu honetan, Sortuk esker ona adierazi die bi lagun horiei, euskal askapen prozesuari eman dioten laguntza eta babes guztiagatik.

Gloria Zuazolak eta Eduardo Santibañezek euskal askapen prozesuarekin erabateko engaiamendua erakutsi dute hamarkada luzeetan. Dozenaka euskal herritarrekin zuzeneko harremana izan dute biek ala biek. Erreferentziazko bi pertsona dira Uruguaitik pasa diren euskal militante, preso ohi eta ikasleentzat. Haien harrera ezin hobea izan zen, gainera, Sortuk 2019an Eskala Politikoa egin zuenean.