Sortuko kideek euren lan eta gaitasun militante guztia EH Bildun jartzeko apustua berretsi dute Nazio Batzar delegatuan, uztaileko hauteskunde erronkari ahalik eta indartsuen erantzuteko
Testuinguru berezian dator aurten Maiatzaren Lehena: mundu unipolarretik multipolarrera goaz eta askotariko krisiak bizi ditugu. Horren aurrean, norabidea errotik aldatzea da alternatiba: burujabetzen eta bizitzaren alde borrokatzea, Euskal Errepublika askeranzko bidean.
Ekintza aktibista egin dugu Bilbon, Santander bankuaren egoitzan. Banku eta energia enpresa handien irabazi neurrigabeak eta herritarren pobretzea salatu ditugu, norabide aldaketa erradikala aldarrikatuz.
Borroka ziklo feminista berri bat abiatu da Euskal Herrian, eta gu horren parte izango gara; zaintza eskubidearen unibertsalizazioa erronka nagusi gisa kokatuz, burujabetzak lortu eta euskal estatu feminista eraikitzera bidean.
Hainbat esparrutako 360 lagun bildu gara Plaza Hutsean, Burlatan, herrigintzaz aritzeko. Sei hamarkadaz eraikitako herrigintzaren kateari katebegi berriak lotzera goaz arloz arlo, nazio bulkada berpiztu eta parez pare ditugun erronka erraldoiei herri gisa erantzuteko
Sortuk balio handia aitortzen dio Nafarroa Garaiko Gobernuaren enkarguz Kriminologiaren Euskal Institutuak abiatutako ikerketari, 1.068 tortura-kasu azaleratu baititu momentuz
Sortu pozik dago Mexikok bi kideren aurkako eskubide-urraketa aitortu eta erreparatu duelako.