ALBISTEAK


sortu

Jatorri eta kultur aniztasuna nazio proiekturako aukera da, aberastu eta zabaldu egiten baitu

2024-05-27

Migrazioa eta jatorri eta kultur aniztasuna bere proiektuan barneratzeko lanean ari da Sortu, eta horretan sakontzeko tailerra egin du; dekolonitatea, kulturartekotasuna eta esperientzia zehatzak landu dituzte dozenaka kidek.

sortu

7. Nazio Konferentzia egingo dugu ekainaren 21 eta 22an, Agurainen

2024-05-23

Ikasturte politikoa itxi eta hurrengoaren ikusmiran kokatzeko momentua izango da ekainaren 21 eta 22an Agurainen egingo dugun 7. Nazio Konferentzia, baita gure komunitatearen topagunea eta elkarrekin gozatzeko unea ere.

gora herria

"Erregenerazio demokratikorako" 78ko erregimenarekin hautsi behar dela aldarrikatu du Sortuk Felipe VI.aren bisitan

2024-05-14

Felipe VI.a Espainiako Erregea Chillida Leku museora bisita egitera etorri dela-eta, Sortuk ekintza egin du Hernanin, 78ko erregimenarekin hautsi behar dela aldarrikatzeko eta Euskal Herriaren nazio eskubideen aitortza demokratikoa exijitzeko.

demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Sorturen aurkako auziak agerian uzten du gatazken konponbide politikoa oztopatzeko ahaleginean jarraitzen duela estatu sakonak

2024-04-03

Garcia-Castellón Auzitegi Nazionaleko epaileak ongi etorrien auziaren aitzakipean Sorturen aurka irekita duten auzia epaiketara eramatea erabaki du. Albiste honen berri izan dugu, justu Parisen Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle Luhusoko auziagatik epaitzen ari diren une berean.

borroka feminista

Sobran al daukagu Martxoaren 8a?

2024-03-08

Ohartzerako, berriz ere, Martxoaren 8a. Harrapatu gaitu enegarrenez egun seinalatuak. Eta, agenda ikusita, ez al dugu sobran aurten Emakume Langileon Nazioarteko Eguna?

gora herria

Funts putreak salatuz amaitu du Sortuk etxebizitza larrialdia ikusarazteko hiru eguneko ekintza aktibista

2024-02-07

Bilboko Plaza Zirkularreko Latroupe Hostel seinalatu dute aktibistek, funts putreak hirietan espekulatzen ari direla salatzeko. Banketxeen irabazi neurrigabeak eta hipoteka ordainezinak ere deitoratu dituzte.

gora herria

Etxebizitzarekin egindako espekulazioa eta hura ahalbidetzen duten erabaki politikoak salatu ditu Sortuk Donostiako manifestazioan

2024-02-06

Otsailaren 5ean hasi zuten etxebizitza larrialdia salatzeko ekintza aktibista, jabe handien Donostiako bi etxetan. Berehalako neurriak hartzeko exijitu dute, merkatuan esku hartuz eta legeak ahalbidetutako tresnak erabiliz.

gora herria

Donostiako Gros auzoko bi eraikin seinalatu ditu Sortuk, etxebizitza larrialdia salatzeko ekintza aktibistarekin jarraituz

2024-02-06

Katalunia plazako bi eraikin seinalatu dituzte: bata Azora funts putrearena, eta bestea Luxenburgoko inbertsio funts batena. Bietako bat bizilagunez husten ari direla salatu dute, eta biak ala biak negoziorako bitarteko bilakatzen.