ALBISTEA


sortu

Irailaren 27an Iruñeko Anaitasuna beteko dugu Euskal Herria askatzera lotu garenok!

2025-09-18

Euskal Herriko hainbat herritatik autobusak aterako dira Anaitasunara joateko. Ekitaldian sartzeko ez da sarrerarik edo gonbidapenik beharko.

Sortuk nazio ekitaldia egingo du irailaren 27an Iruñeko Anaitasuna pabiloian, frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela mende erdia beteko den egun berean. Fusilamendu haiek, diktadura frankistaren aurka borroka egin zuten bi gazte abertzale akabatzeaz gain, Euskal Herriaren askatasun egarria itotzea ere bazuten helburu; ordea, ez zuten lortu. Eta xede bera zuen, handik bi hilabete eskasera, Franco hil eta Juan Carlos I Borboikoa Espainiako estatuburu izendatzeak ere: “guztia lotuta, eta ondo lotuta” uztea.

1975eko gertakari haien memoriak eta orbainek oraindik bizi-bizirik diraute Euskal Herrian. Gure herriaren nazio izaera eta autodeterminazio eskubidea ukatuak dira. Haatik, herri hau altxarazi eta itxaropena ekarri zuen belaunaldi haren askatasun egarria ere bizi-bizirik da. Hala iritsi da guganaino hamarkadaz hamarkada. Euskal Herria askatzera lotu gara milaka herritar, eskuz esku herri hobe bat eraikitzeko ametsera batu.

Beraz, 1975eko urte seinalatu hartatik 50 urte igarota, Euskal Herriak badu zer gogoratua; euskal herritarrok badugu zer oroitua; badugu zer ospatua eta zer aldarrikatua: Euskal Herriaren askatasun grinak bizirik eta indartsu jarraitzen du, milaka lagunek egunero elkarrekin hauspotzen dugu, eta duela mende erdi ondo lotuta utzi nahi izan zuten korapilo hura askatzeko momentua da.

Ospakizun eta aldarri horiekin elkartuko gara ezker abertzaleko hainbat belaunalditako kide andana Iruñeko Anaitasunan, irailaren 27an. Ekitaldira sartzeko ez da sarrerarik eta gonbidapenik behar, eta ez dago izena eman beharrik ere.

Autobusak, herriz herri

Hemen Euskal Herriko hamaika txokotatik Iruñera joateko antolatutako autobusak:

ARABA

Aiaraldea
· Urduña/Amurrio/Laudio

Gasteiz
· Gasteiz

Lautada
· Agurain


BIZKAIA

Ezkerraldea-Meatzaldea
· Santurtzi, Portugalete, Barakaldo, Sestao

Enkarterri
· Gueñes/Balmaseda

Arratia
· Igorre

Hego Uribe
· Galdakao/Ugao/Basauri

Mungialdea-Txorierri
· Larrabetzu/Mungia

Uribe Butroe
· Bakio

Busturialdea
· Gernika/Bermeo

Uribe Kosta
· Itzubaltzeta-Romo/Algorta/Plentzia-Gorliz/Erandio/Leioa/Sopela

Bilbo
· Bilbo

Durangaldea
· Durango/Elorrio/Zornotza

Lea Artibai
· Ondarroa/Markina/Lekeitio


GIPUZKOA

Donostia
· Donostia

Buruntzaldea
· Hernani/Lasarte
· Usurbil

Bidasoa
· Hondarribia/Irun

Oarsoaldea
· Oiartzun/Orereta

Kosta
· Zarautz
· Zumaia/Getaria

Tolosaldea
· Alegia/Tolosa/Villabona

Urola
· Azpeitia

Debabarrena
· Eibar/Elgoibar/Soraluze
· Mutriku/Deba/Itziar

Debagoiena
· Bergara/Antzuola
· Arrasate/Eskoriatza

Goierri
· Zumarraga


IPAR EUSKAL HERRIA
· Baiona/Pausu