Urtero legez, aurten ere Sorturen 8. Nazio Konferentzia egingo dugu ikasturte bukaeran. Ekainaren 27-28an izango da, Abadiñon; ostiral arratsaldean hasi, eta larunbat eguerdira. Sorturen urteko hitzordu nagusietako bat da, ikasturtea itxi eta aurrera begira jartzeko unea. Hausnartzeko eta eztabaidatzeko ez ezik, ohiko moduan, aisialdirako eta giro goxoan egoteko eskaintza ere egongo da. Euskal Herria askatzera lotu garenok batzeko hitzordua izango da.
Ostiral arratsaldean Iratzar Fundazioaren hitzaldi eskaintza izango dugu. Aurten 50 urte bete dira hainbat gertakaritatik: Txiki eta Otaegiren fusilamenduak, Francoren heriotza eta haren ostekoak... Hori guztia jorratuko dugu. Larunbatean, berriz, nazio batzarra egingo dugu. Honako hau izango dugu esku artean: ikasturte politikoaren balantzea egitea, egungo egoera politikoaren azterketa berritzea, eta datorren urte politikorako erronkak zein lan-ardatzak zehaztea. Kurdistango lagunei omenalditxoa ere egingo diegu batzarrean.
EMAN IZENA HEMEN.
EKAINAK 27, OSTIRALA
- 17:00-17:30 Izen-ematea, Zelaietako probalekuan
- 17:30-19:00 Solasaldi nagusia: 'Lotura haietatik, askapen prozesu hau'
- 19:15-20:30 Sakontze solasaldiak:
1. 'Euskaldunaren barbarizazioa'
2. 'Transmisioaren korapiloak'
3. Euskal Kanta Errebeldea, gatazkaren soinu-banda
[Lotarako lekua eta dutxak egongo dira eskolan]
EKAINAK 28, LARUNBATA
- 09:30-10:00 Izen-ematea, Zelaietako probalekuan
- 10:00-14:00 Nazio Batzarra
• Kurdistango lagunei elkartasun ekitaldia
• Egoera eta Plan Politikoaren lanketa
• Araudi eta ebazpenen bozketa
- 14:00-15:30 Txotx bazkari azkarra
Sortzaileek 15€ / Ez sortzaileek 20€ / Langabetu eta ikasleek 10€
- 15:30 Itxiera eta topa
[Larunbatean haur txokoa egongo da; eman izena ekainaren 21a baino lehen]
Ikasturtea bukatzear dugu eta, ohiko legez, Sorturen 8. Nazio Konferentzia egingo dugu ekain bukaeran. Azken urteotan nola, aurten ere Nazio Batzarra egingo dugu larunbat goizean, Sorturen urteroko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Ezker independentismoarentzat oparoa izan den hauteskunde zikloaren osteko ikasturte hau estatusen auziak, borroka sozialek, eta nazioarteko testuinguru ezegonkor bezain indarkeriazkoak markatu dute besteak beste.
Testuinguru horretan, handiak dira herri eta zibilizazio gisako erronkak. Eta horrek momentua ondo irakurtzea eskatzen digu, gure konpromiso eta arduratik. Hori egingo dugu batzarrean, ezker abertzaleko kide orori zuzendutako elkargunean: ikasturte honetako balantzea itxi, eta datorren Plan Politikoaren oinarria jarri. Euskal Herria askatzera lotu garenok batzeko hitzordua izango da, eta zu bertan egotea nahi dugu.
SOLASALDI NAGUSIA: LOTURA HAIETATIK, ASKAPEN PROZESU HAU
Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela eta Franco hil zela 50 urte betetzen diren honetan, atzera begiratzeko tartea hartuko dugu. Garai hartako testuinguru politikoari erreparatu, eta ezker abertzalearen ibilbidea aztertuko dugu. Nola oroitu gertaera haiek? Zein irakaspen atera ditzakegu gaurko eta biharko erronka eta helburuei erantzuteko?
• Hizlariak: Elena Beloki eta Floren Aoiz
• Dinamizatzailea: Iraitz Mateo
SAKONTZE SOLASALDIAK: MEMORIAREN ERAIKUNTZA
1. EUSKALDUNAREN BARBARIZAZIOA
Demokratak ala biolentoak. Zibilizatuak ala barbaroak. Nortasun nazional espainiarra historikoki euskaldunarekiko aurkakotasunean eraiki dute. Etsaiaren eraikuntza ideologiko horrek gure menpekotasun egoera justifikatzeko zimendu gisa funtzionatu izan du. Nolakoa izan da eraikuntza hori?
• Hizlariak: Iñaki Egaña eta Onintza Odriozola
• Dinamizatzailea: Andoni Olariaga
2. TRANSMISIOAREN KORAPILOAK
Askapen prozesuak hamarkadak irauteko beharrezkoa da errelatoak eta memoria narratibak belaunaldiz belaunaldi transmititzea, baita irudiak, pentsamenduak eta ohiturak ere. Orain arte transmititutakoaz eta hemendik aurrera transmititu beharrekoaz arituko gara. Zer egon da lehen lerroan, eta zer itzalean? Zein eragin du adinak edo generoak horretan guztian? Hemendik aurrera, zer transmititu?
• Hizlariak: Lur Albizu eta Olatz Dañobeitia
• Dinamizatzailea: Joseba Permach
3. EUSKAL KANTA ERREBELDEA, GATAZKAREN SOINU BANDA
Musika herri tresna da; askapen prozesuetan eta prozesu iraultzaileetan beti egoten da soinu banda bat, baita Euskal Herrian ere. Garaipenak, porrotak, ideiak eta aldarrikapenak zabaltzeko tresna da musika. Aztertu dezagun gure soinu-banda zein izan den.
• Hizlaria: Lander Garcia