2018ko maiatzaren lehena testuinguru berezian etorri da. ETAren amaierak ziklo politiko berri bati hasiera eman dio. Bitartean Espainiar Erresumak inboluzio betean jarraitzen du, langile borrokaz urteetan lortutako eskubideak ukatuz eta gure bizi baldintzak prekarizatuz.
Independentzia eta sozialismoa, txanpon beraren bi aldeak. Burujabetza behar dugu langileon bizi baldintzak bermatu ahal izateko, duintasunez bizi ahal izateko. Azken hilabeteetan, langile mugimenduaren borrokez gain, kalean bizirik diren hainbat eta hainbat aldarrikapenez gain, pentsiodunen mobilizazioek eta aldarri feministek kalea piztu dute. Eta guztiek dute helburu bera: gure bizitzen duintzea. Norabide horretan, lehentasunez hartu beharreko neurri hauek ezinbestekoak iruditzen zaizkigu:
Sorturen afiliazio kanpaina, bere izateko arrazoia azaltzen duena.
Sortu Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala bultzatzeko borroka egiten duen alderdi-mugimendua da. Ezkerreko abertzaletasunaren 60 urteko borroka esperientzia eta kapitala biltzen dugu, etorkizuna eraikitzeko.
Euskal herritar orori proiektu politiko eta sozial bat dugu eskaintzeko: aldaketa politiko eta sozialaren aldeko desio eta borrokei bide ematen dien proiektu nazionala eta herritarra.
HERRItmoa BIZItu. Gure herriaren erritmoa azkartzeko lan egiten du gure kidegoak. Herritmoa bizitu independentziarako bidea azkartzeko. Herritmoa bizitu herritarren eta eragileen arteko lankidetza sustatuz. Herritmoa bizitu herri mobilizazioaren bidez, borrokaren bidez.
Feminismoa sendotzen ari den une berean krisiaren eta austeritatearen testuinguruak guztiz okertu ditu emakumeon bizitzak Euskal Herrian ere. Eta Ezker Abertzaleko emakumeon ustetan gero eta premia larriagoa dugu Euskal Herriak estatua izan dezan. Izan ere, estatua ezinbesteko tresna da burujabetza(k) izateko. Burujabetza(k) zertarako? Bada, gure bizitzan eta komunitatean eragiten duten politikak geuk erabakitzeko; gure bizitzetan eragina izango duten aldaketa materialak gauzatzeko; jendarte justu eta parekidea eraikitzeko. Horregatik, Euskal Herriko emakumeekin batera feminismotik eragiteko indarrak batu eta bide berriak urratu nahi ditugu. Are gehiago herri honetan estatus politikoak eztabaidagai eta eraldatze bidean dauden garai garrantzitsu honetan; bai instituzioetan, bai kalean.
Errepublika feminista izatea helburu dugulako, M-8an guk ere Euskal Herria geldituko dugu
Azken hilabeteetan herritarron bizi baldintzen inguruko borroken artean indar berezia hartu dute pentsioen inguruko eztabaidak, mobilizazio oso indartsuekin eta emakume eta gizonen arteko soldata arrakalaren eztabaidak.
Krisi ekonomikoa gainditutzat eman nahi duenik baldin badago ere, oraindik horren ondorioak pairatzen ari gara eta ezkutuko errealitate gordin asko daude Euskal Herrian ere. Madrilen PPk bere rodiloarekin inposatutako lege atzerakoiak faktura latza ari zaizkigu pasatzen guri ere. Bitartean, EAEko zein Nafarroako Parlamentuetan onartutako lege sozial aurrerakoiak Konstituzionalak blokeatzen ditu.
EAEn Estatusaren inguruko eztabaida irekita eta une garrantzitsuan dagoela ikusita eta Nafarroan Aldaketaren vs Erregimena lehia hauteskundeen bezperetan indartu beharra ikusita, “Non dago nire dirua?” izeneko kanpaina garatuko dugu, pentsioez eta soldata arrakalaz. Herritarroi egunerokoan eragiten ari zaizkigun arazoak azaleratzen lagundu eta bizi baldintzak hobetzeko burujabetzaren beharra lotuz.
Horrela pentsioen inguruko eztabaida indartu nahi dugu batetik, eta bestetik Martxoaren 8ko grebaren testuinguruan tokia hartuko duen eztabaida bati jarraipena eman hurrengo asteetan.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz egindako txostenak 4.113 tortura kasu egiaztatu ditu. Ikerketa bera bada aurrerapauso bat, guk bagenekiena frogatu duena: tortura praktika sistematikoa izan da Euskal Herrian. Baina milaka horiek ez dute aitortza ofizialik. Alta, Nafarroako Gobernuak enkargatu duen txostenari betoa ezarri diote alderdi unionistek eta Espainiarko Gobernuak.
Biktima batzuk goraipatzen dituzten bitartean, torturatuak ez dira existitzen eta ez dute eskubiderik. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraiki ahal izateko gatazkaren ondorio guztiei erreparatu behar zaie. Baita torturari ere. Eta horretarako ezinbestekoa da egia guztia jakitea, eta biktimei instituzioen aitortza eta erreparazioa.