KANPAINAK


demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Llibertat - Demokrazia - Independentzia. Herriak du hitza eta erabakia

2019-10-14

Espainiako Auzitegi Gorenaren sententzia honek Estatuak sakonean duen arazoa areagotu baino ez du egiten, ez baita gai berau osatzen duten herrientzako eskaintza demokratikorik eskaintzeko. Espainiaren batasuna bermatzeko, errepresio eta indarkeria politikoa darabil, auzia termino demokratikoetan kokatu gabe. Horrek, ezinbestean, Estatuaren lurralde-krisia larriagotu egiten du.

demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Autodeterminazioa ez da delitua. Euskal Herria Kataluniarekin bat

2019-09-30

Katalunian, erreferendumaren ondoren, buruzagi politiko eta sozialak espetxeratu eta epaitu ditu Espainiar Erreinuak. Orain herritar antolatuak espetxeratzeari ere ekin diote. Guztia Guardia Zibilak eraikitako txosten gezurrez eta asmakizunez beteekin. Estatuko estolderiak ur zikina indar osoz bonbeatzen ari dira bigarren urteurrenaren eta sententziaren publikazioaren bueltan.

Bi herriok indarrak batzeko garaia da. Autodeterminazioa ez dela delitua ozen aldarrikatzeko garaia da. Honen defentsa inoiz baino ozenago egiteko garaia da. Herrien askatasun egarria sakoneko korrontea da. Olatu bat pasako da beharbada, baina gehiago ere eragingo ditu. Korronte geldiezina da. Aukera berriak datoz Europan. Ziurgabetasun garaiak dira eta edozer gerta daiteke. Olatu berrietarako prest egotea dagokigu. Olatu berriak eragiteko baldintzak sortzea ere bai.

ekonomia eta bizi baldintzak

Trump Euskal Herrira dator

2019-07-11

Kresal usaina, eguzki sargoria, hondartza giroa, neska-mutilak arropa arinekin paseoan. Izan zitekeen Donostiako Zinemaldiko estanpa bat, baina ez da. Donald Trump Estatu Batuetako presidentea Euskal Herrira dator. Ez dator Donostiara, Miarritzera dator. Abuztuaren 24tik 26ra. Eguzki sargoria, kresal usaina bai; baina neska-mutilik paseoan ez eta hondartza hutsak izango dira irudia.

Ez dator Trump bakarrik. G7 delako elkartearen Gailurra egingo dute berarekin Frantzia, Kanada, Alemania, Erresuma Batua, Japonia eta Italiako presidenteek eta Europako Kontseiluko lehendakariak eta Eurotaldeko presidenteak. Ezberdintasun sozialez, krisi klimatikoaz eta demokraziaren indartzeaz hitz egitera datoz. Haiek Frantzia hegoaldeko herri turistiko batera datoz Gailurra egitera. Euren atzetik, G7aren eta euren politika neoliberalen aurka protesta egitera datozen mundu osoko milaka aktibista etorriko dira. Guk diogu Euskal Herrira datozela. Bere autodeterminazio eskubidea ukatua duen herri zapaldura. Hemendik, mundu justu baten alde borrokan ari garela diogu: ezberdintasun sozialen aurka, krisi klimatikoaren aurka eta sakoneko demokraziaren alde. Horretan esperientzia sakona eta eredugarria dugula diogu, independentzia, sozialismoaren eta feminismoaren aldeko borroka, sakoneko demokraziaren aldeko borroka delako.

G7aren gailurraz informatzeko fanzine bat kaleratu dugu. Hemen irakurri edo deskarga daiteke. 

borroka feminista

50 urte geroago, errespetua eta askatasuna exijitzen jarraitzen dugu

2019-06-27

Stonewalleko altxamenduaren 50. urteurrena ospatzen da aurten. LGTBI mugimenduaren eskubideen aldeko borrokaren mugarri garrantzitsu hura oroitzen ari gara. Gogora dezagun modu espontaneoan erantzun bat emateko gauza izan zirela, poliziak hainbat gayren aurka egindako sarekadaren ostean.

50 urte pasatu arren, LGTBI mugimenduak era guztietako erasoak pairatzen ditu oraindik. Eraso horiek onartezinak dira eta guztiz desager daitezen ez da nahikoa agintarien postureoa ekainaren 28 guztietan, konpromiso eta neurri politiko zehatzak baizik. Pertsona guztiek eskubide guztiak merezi dituzte, duten orientazio sexuala dutela, duten genero identitatea dutela. Horregatik da beharrezkoa LGTBI mugimenduarentzat errespetua eta askatasuna aldarrikatzen jarraitzea.

bakea eta bizikidetza

Bakea eta askatasuna irabaztera! Atxilotuak askatu

2019-05-16

Josu Urrutikoetxea izan da bakearen aldeko konpromiso handiena erakutsi duen etakideetako bat. Hain zuzen, berak jarri zion ahotsa ETA desegin zeneko agiriari. Beraz, bera dugu bakearen aldeko ekarpena egin zuenetako bat, ETAren indarkeria euskal politikagintzako ekuazio politikotik behin betirako atera zuenetako bat.

ETA desagertu zen, ETAren biolentzia betiko desagertu zen baina herri honetan biolentziak izan badira: estatuen biolentziak indarrean jarraitzen dute.

Zentzu horretan, dei egiten diegu estatuei eta PSOEri egin dezatela behingoz, bere garaian ezker abertzaleak egin zuen bezalaxe, estrategia demokratiko eta baketsu baten aldeko apustua.

Bakearen etsaiak berandu datoz, ez dutelako lortu herri honen bakeranzko bidea galarazterik. Orain ere, ez dute lortuko. Euskal gizarteak aspaldi egin zuen hautua bake eta askatasun agertoki baten aldekoa.