KANPAINAK

ekonomia eta bizi baldintzak

Non dago diru publikoa?

2021-01-21

Agintariak birusari aurrea hartu ahal izateko inbertsio publikoak egin beharrean, norbanakoen gain uzten ari dira ardura osoa. Gure aldarriak garbiak dira:

1. Birusari aurrea hartzeko arakatze sistema indartu. Arakatzaile gehiago.

2. Lehen arreta zerbitzua indartu kontratazioen bidez ratioak jeitsiz.

3. Txertaketa prozesua azkartzeko inbertsio gehiago. Txertaketa plan publikoa, sektore sozial bakoitzak jakin dezan noiz izango den bere txanda.

4. Informazio, datu eta kudeaketa gardentasuna.

Non dago diru publikoa?

Inbertsio publikoen bidez osasun sistema indartuta soilik kontrolatu ahal izango da birusaren hedapena eta hori da bizitza soziala apurka berreskuratzeko modu eraginkorrena.

#LehenikHerria

euskal herrigintza

...hizkuntza da bihotza

2020-12-03

Euskararen nazioarteko eguna.

 "...hizkuntza da bihotza"  dio Xalbadorren bertso ezagunak. Euskal Herriko hizkuntza politikek astinaldi bat behar dute, XXI. mendean ditugun erronkei erantzun ahal izateko.

Azken hamarkadetan borrokaz eta konpromisoz irabazitakoa, gal ez dadin.

ekonomia eta bizi baldintzak

Non dago diru publikoa?

2020-12-02

Covid19 izurriak sindemia egoera bat eragin du, pandemia ezberdinek elkartze bat, alegia. Kapitalismo neoliberalak eraginda, lehendik zetozen ezberditasun eta injustizia egoerak azkartu eta areagotu ditu.

Pandemiari ezin zaio soilik neurri murriztaileekin aurre egin. Neurri murriztaileez gain, inbertsio publikoak egin behar dira, behar diren zerbitzu publiko guztiak ere indartzeko. Gaur gaurkoz, eta pandemia hasi zenetik hilabeteak pasata, inbertsio publiko horiek ez dira egiten ari. Euskarazko kultura gutxietsia eta prekarizatua izan da. Zatitutako herria izateak ez du lagundu euskal kulturak behar duena aintzat hartuko duen baliabide publikorik jartzeko. Koronabirusak gainera egoera larriagotu du eta gobernu nagusien partetik utzikeria eta inprobisazioa izan dira nagusi. Udalbiltzaren Geuretik Sortua proiektuak, udalen iniziatibatik, guzti horri erantzuteko ekimen apurretakoa izan da.

Politika publikoen errotikako aldaketa ezinbestekoa da, ikusia dagoelako nora ekarri gaituzten azken hamarkadetan eman diren politika neoliberalek, ikusia dagoelako kapitalaren eta irabazi pribatuen lojikak agintzen duenean, prekarizatzen denean eta instituzioek berau zaintzeko ardurari ihes egiten diotenean, bizitzak atzera egiten duela. Eta krisia ezin dugu berriz ere betikoek ordaindu. Krisia kapitalak ordaindu behar du, horretarako beharrezkoak diren erreforma fiskalak eginda edo beharrezkoak ez diren azpiegiturak geldituz.

Eta hirugarren eta azken ideia: horretarako guztirako, gure herriak burujabetza behar du. Gure buruaren jabe izan behar dugu; erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko aukera, botere politikoa, jendea zaindu ahal izateko.

ekonomia eta bizi baldintzak

Non dago diru publikoa?

2020-12-01

Covid19 izurriak sindemia egoera bat eragin du, pandemia ezberdinek elkartze bat, alegia. Kapitalismo neoliberalak eraginda, lehendik zetozen ezberditasun eta injustizia egoerak azkartu eta areagotu ditu.

Pandemiari ezin zaio soilik neurri murriztaileekin aurre egin. Neurri murriztaileez gain, inbertsio publikoak egin behar dira, behar diren zerbitzu publiko guztiak ere indartzeko. Gaur gaurkoz, eta pandemia hasi zenetik hilabeteak pasata, inbertsio publiko horiek ez dira egiten ari. Gobernuek ez dituzte kalitatezko hezkuntza bermatzeko inbertsio publikoak egin: 
📌Ratioak behar beste jeitsiz 
📌Behar beste espazio egokituz 
📌Arrakala teknologikoarinaurre egiteko planik gabe 
📌Euskararen erabilerari eusteko planik gabe 

Politika publikoen errotikako aldaketa ezinbestekoa da, ikusia dagoelako nora ekarri gaituzten azken hamarkadetan eman diren politika neoliberalek, ikusia dagoelako kapitalaren eta irabazi pribatuen lojikak agintzen duenean, prekarizatzen denean eta instituzioek berau zaintzeko ardurari ihes egiten diotenean, bizitzak atzera egiten duela. Eta krisia ezin dugu berriz ere betikoek ordaindu. Krisia kapitalak ordaindu behar du, horretarako beharrezkoak diren erreforma fiskalak eginda edo beharrezkoak ez diren azpiegiturak geldituz.

Eta hirugarren eta azken ideia: horretarako guztirako, gure herriak burujabetza behar du. Gure buruaren jabe izan behar dugu; erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko aukera, botere politikoa, jendea zaindu ahal izateko.

ekonomia eta bizi baldintzak

Non dago diru publikoa?

2020-11-23

Covid19 izurriak sindemia egoera bat ergain du, pandemia ezberdinek elkartze bat, alegia. Kapitalismo neoliberalak eraginda, lehendik zetozen ezberditasun eta injustizia egoerak azkartu eta areagotu ditu.

Pandemiari ezin zaio soilik neurri murriztaileekin aurre egin. Neurri murriztaileez gain, inbertsio publikoak egin behar dira, behar diren zerbitzu publiko guztiak ere indartzeko. Gaur gaurkoz, eta pandemia hasi zenetik hilabeteak pasata, inbertsio publiko horiek ez dira egiten ari. Osasun larrialdiari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartu, sektore kaltetuak lagundu eta erraztasunak eman beharrean, inprobisazioa da nagusi.