Langileen heriotzen kontagailua ez da gelditu. Oso posiblea da gaur beste bat hil izana "istripuz". Gaur ez da kondena hitzik eta minutuko isilunerik izango. Prekarietateak hiltzen du! Aski da!
Duela 40 urte esan genuen espainiar Konstituzioak ez zuela ez benetako demokraziarik ez benetako justiziarik ez benetako bakerik ekarriko Euskal Herrira. Esan genuen benetako demokrazia, benetako justizia eta benetako bakea ahalbidetzeko frankismoarekiko eta bere oinordekotzarekiko haustura demokratikoa ezinbestekoa zela.
Orduan esan genuen espainiar Konstituzioak frankismoak ezarritako bi oinarriak bere egiten zituela: Espainiaren Batasuna eta kapitalismoa. Esan genuen herrien kartzela izango zela. Esan genuen elite ekonomikoen eta oligarkiaren interesak lehenesten zituela, herri- eta langile-klaseen kaltetan. Eta esan genuen autodeterminazio eskubidea aitortzea zela bi korapilo horiek askatzeko giltza.
Gaur diogu, duela 40 urte bezala, Euskal Herriak benetako demokrazia, justizia, askatasuna eta bakea ezagutuko baditu, frankismoaren oinordekotzarekiko, 78ko erregimenarekiko, haustura demokratikoa ezinbestekoa dela. Alabaina, gaur diogu haustura hori ez dela Espainiar Estatutik etorriko; ez dago horretarako baldintzarik. Haustura hori estaturik gabeko nazioen eskutik etorriko da.
Pertsona bakoitza bere gorputzaren jabe eta bere identitateaz harro, guztiak eskubide guztien jabe.
Sortun aurten HERRItmoa BIZItu kanpaina jarri dugu martxan, Sorturen zeregina edoizateko arrazoia azaldu nahi duena. Ildo horretatik tiraka Euskal Herripublika Bizitu! izeneko kanpaina garatuko dugu 2018ko udan.
ETAren zikloa amaituta askapen prozesuari bultzada berria eman behar diogu. Kurtso amaieran erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak indarra hartu du berriz ere giza kate arrakastatsuaren bitartez. Hori horrela izanda, independentziaren eta Estatu propioaren aldarriari helduko diogu berriz ere udaran.
ETAren aldebakarreko amaiera Euskal Herriaren askapen prozesuan aurrera egiteko ekarpena izan da. Urteetako borrokari esker iritsi gara honaino. Estatuen ukazioaren aurrean guk baietza sortzen jarraitu nahi dugu, gure herriarentzat aukera berriak sortzen jarraitu nahi dugu borrokaren bidez. Ziklo zaharra itxi eta berria irekitzeko Miribillan ezker abertzalearen ekitaldia egingo dugu.