Nafarroako Aldaketak Erregimenaren harresian arrakala sortu du, baina harresia botatzeko asko dago egiteko, aldaketa prozesua indartu eta azkartu beharra dago. Azken 40 urteetan, herri mugimenduetatik zein instituzioetatik egindako borrokak kolpeak izan dira Erregimenaren murruan.
Maiatzaren 26ko hauteskundeetan, EH Bilduren aldeko bozka, Erregimena eraisteko kolpe berri bat izango da. Eman diezaiogun beste kolpe bat!
Espainiar hauteskundeetan autoritarismoaren aurkako olatu soberanistak trifatxitoa geldiarazi zuen Euskal Herrian. Orain, olatu hori Europako eta Euskal Herriko instituzioetara eraman behar dugu. Europan ere autoritarismoari aurre egiteko eta Euskal Herriaren ahotsa entzun arazteko. Udaletatik eta Foru Aldundietatik Euskal Errepublika behetik gora eraikitzeko. Demokrazian sakonduz guztietan.
Esperientzia munizipalista aberatsa dugu. Herrigintza mugimenduen bultzada eta instituzioen aukerak batuz.
Hauteskunde espainiarrak egoera berezian datoz. Nazionalismo espainiarraren ofentsiba ikaragarria da, Espainiaren batasuna arriskuan dagoela ohartu baitira. Euskal Herrian garatutako 40 urteko borrokak trantsizio deiturikoa ez istea lortu du. Eta Kataluaniako prozesuak kinka larrian jarri du Espainiaren proiektua: bere batasunean eta kapitalismoan oinarritua.
EH Bilduk eta ERCk lortutako akordioak konfrontazio egoera areagotu du. Indar hauek espainiar trifachitoari aurre egiteko aukera erreala dira orain, Kongresuan erabakigarriak izateko aukera handiak baitaude. Era berean, 78ko erregimenaren parte den PSOE baldintzatzeko giltza ere izan gaitezke.
Korrikaren 21. edizioak Euskal Herria zeharkatuko du hamar egunez. Apirilaren 4tik 14ra, Garesetik Gasteizera, euskararen aldeko ekimen erraldoienari babesa emango diogu.
Apirilaren 17an, Preso Politikoen Nazioarteko Egunean, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxean libre behar ditugula aldarrikatuko dugu. Azken urteetan, espetxe-politikaren aldaketa aldarrikapen sozial garrantzitsu bihurtu da Euskal Herrian. Kontuan dugu Estatuak espetxe-politika darabilela askapen-prozesua baldintzatzeko. Espainiako Estatua ezartzen ari den blokeoari aurre egin behar diogu, beraz, mobilizazioaren, indar metaketaren eta ezeberdinen arteko akordioak bultzatuz.
Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, aurten Lemoan egingo da ekitaldi nazionala, apirilaren 19an. 17:00etik aurrera hango frontoian parte hartzeko deia egiten dugu.