KANPAINAK


euskal herria

Jaiki! Lehenik Herria

2020-06-25

Koronabirusak gogor kolpatu du gure herria. Eta orain altxatzeko garaia da. Ez normaltasun zaharra berreraikitzeko. Sakoneko aldaketa politiko, ekonomiko eta soziala gauzatzeko baizik.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan: Jaiki, egoera honetara ekarri gaituzten politiken aurka; jendearen zerbitzura egongo diren politiken alde; herrikide guztientzako lan eta bizi baldintza duinen alde; gure burujabetzaren alde; presoen, iheslarien eta deportatuen eta, gure herriaren askatasunaren alde! Uztailaren 12an bozka EH Bildu.

ekonomia eta bizi baldintzak

Krisia kapitalak ordain dezala! Lehenik Herria!

2020-05-01

2020ko Langileon Nazioarteko Eguna koronabirusak eragindako krisi betean dator. Hiru aldarri ditugu:

1. Krisia kapitalak ordain dezala.

2. Normaltasunaren” berreraikuntza ez, sakoneko eraldaketa da behar duguna.

3. Euskal Herriak #burujabetza behar du eraldaketa hori gauzatzeko.

 

ekonomia eta bizi baldintzak

Kapitalismoak hiltzen gaitu! Lehenik Herria!

2020-04-28

Gaur Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna. #Covid_19 krisiak bustita dator eguna. Azken asteetan Gobernuen eta patronalaren jarrerak argi erakutsi digu langileon osasuna bigarren mailako kontua dela. Kapitalaren interesek dute lehentasuna eurentzat.

Prekarietatea ez da berria ordea. 2020an 29 dira jada Euskal Herrian hildako langileak Joanquín Beltran eta Alberto Sololuzek Zaldibarko zabortegian desagertuta jarraitzen dute. Interes pribatuak eta kapitalaren metaketa lehenesten direnean segurtasuna, osasuna eta bizitza bigarren mailako kontu bilakatzen dira.

Sindikatuek egindako deialdiarekin bat egiten dugu.

#LehenikHerria #PrimeroLaGente

ekonomia eta bizi baldintzak

Gure bizitzen alde!

2019-12-23

Urtarrilaren 30eko greba orokor deialdiarekin bat egin dugu. Prekarietateari ezetz esateko ordua iritsi da. Bestela esanda, neoliberalismoari eta inboluzionismoari “aski da!” esango diogu kaleetan. Herri- eta langile-klaseak estutzen ari dira, gero eta gehiago. Langile pobretuen, pentsiodunen, alargunen eta gazteen itomena erabatekoa izan daiteke oldarraldi hau ez badugu gelditzen. Horregatik, gure bizitzak, gure duintasuna erdigunean jarriko ditugu. Prekarietateak gizarte osoari eragiten dio.

Lan, bizitza eta pentsio duinen aldeko greba izango da, hainbat sektore sozialen aldarrikapenak biltzen dituen greba. Sektore horietako batzuek mobilizazio historikoak egin dituzte azken urteotan, eta Greba Orokorrerako deialdia egin duen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunean elkartu dira. Batasunak indarra ematen digu. Indartsuagoak gara nor bere aldetik joan beharrean denok batera mugitzen garenean, milaka ukabil batera altxatzen direnean, kaleak hartzen ditugunean eta kapitalari argi esaten diogunean ez gaudela borroka egin gabe amore emateko prest. Herri honetako gehiengo soziala gara, egunotan Ipar Euskal Herriko kaleetan ikusten ari garen bezala.

Bi urte bete dira pentsiodunen mobilizazio jendetsuak hasi zirenetik eta martxoaren zortzian greba masiboa egiten denetik. Horrekin batera, gazteak ozenki salatzen ari dira egungo egoerak erbesteratze ekonomikora behartzen dituela edo etxetik alde egiteko eta beren kontura bizitzeko alternatibarik ez dutela… Mundu guztiak esaten digu beste krisi ekonomiko bat datorrela, kontuan hartu gabe egoerak oso okerrera egin duela dagoeneko eta krisiari aurre egiteko tresnak behar ditugula lehenbailehen.

Guztioi bizitza duina ziurtatuko diguten politika ekonomiko eta sozialak erabaki ahal izateko tresnak behar ditugu. Hau da, burujabetza behar dugu. Euskal Herrian badaude burujabetzaren aldeko herri prozesu bat bultzatzeko baldintzak, behar ditugun politika sozioekonomikoak ziurtatuz. Orain, baldintza horiek gure alde baliatzeko tenorean gaude. Orain da unea.


 

demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Entzun gaitzatela! ¡A las urnas! Guk EH Bildu

2019-10-31

Azaroaren 10ean hauteskunde erronka berria dugu esku artean. Kataluniako eta Altsasuko sententziek markatutako testuinguruan datoz. Espainiar Estatuko ezegonkortasuna egoeraren froga da bozetarako deialdi berri hau eta azken egunetako gertakarien ondoren inboluzioaren eta autoritarismoaren agendak indarra hartu du.

“Entzun gaitzatela. ¡A las urnas! Azaroaren 10ean EH Bildu”. Sententzia injustu horiei aurre egiteko eta inboluzioari aurre egiteko borroka tresna da azaroaren 10eko boto soberanista. Ez da etxean geratzeko garaia. Kale mobilizazioekin batera, gure haserrea kanalizatzeko eta gure ahotsa entzunarazteko bide bat izango da EH Bilduren eta oro har, independentismoaren aldeko bozka. Ez dugu amore emango eta autodeterminazio eskubidearen alde borrokan jarraituko dugula adierazteko botoa izango da gurea.