KANPAINAK


ekonomia eta bizi baldintzak

Irauli sistema! Lanaren eta ondasunen banaketa justua

2021-05-01

Aldaketa aldia ez da pandemiarekin amaituko. Krisi klimatikoak erronka izugarria dakarkigu eta eredu zaharraren defentsa soila porroterako bidea baino ez da. Aldaketa sakonen garaia dator. SORTUren ustez, langileriak iniziatibaz jokatu behar du aldaketa horien norabidean lidergotza hartzeko. Euskal langileak, jatorri anitzekoak, enplegatuak, langabetuak nahiz zaintza lanetan ari direnak, guztiak dira Euskal Herriaren oinarri eta zutabe. Euskal Herria da trantsizio prozesu horren oinarri eta eskala.

bakea eta bizikidetza

Askatasuna

2021-04-17

Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen askatasuna ez ezik Euskal Herriaren askatasuna ere aldarrikatu dute milaka lagunek Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako kaleetan.

Irakurri albistea hemen

euskal herria

Irauli sistema. Independentzia!

2021-04-04

Koronabirusaren pandemiak zibilizazioak eta Euskal Herriak bizi zituen krisiak agerian utzi ditu. Logika kapitalistak eta patriarkalak krisi horiek eragiteaz gain, areagotu eta larriagotu ditu gainera. Herritarrok babestuko eta zainduko gaituen komunitate kohesionatu eta sendo bat behar dugu biziko bagara. Gure herriak dituen erronkei aurre egin eta biziko bada, komunitate kohesionatu eta sendoa behar dugu. Aberri Eguna gure herriak dituen erronkei ekiteko burujabe izan nahi duen komunitatea garela aldarrikatzeko unea ere bada, independentzia aldarrikatzeko eguna. Biziraunean hala nola gabiltzan etxe hau erortzen ari da eta etxe berri batera trantsizioa egin beharra dugu, inor bidean utziko ez duen etxea, aterpea. Hori da nazioa. Hori da aberria. Hori da Euskal Errepublika. Hori da guk herri honi eskaintzeko duguna.

borroka feminista

Irauli sistema. Zaintza sistema publikoa!

2021-03-08

Pandemiak azkartutako krisi honetan, hamaika alorri eragiten dien krisi honetan, Euskal Herrian, badugu ikuspegi feministatik erantzuteko oinarri sendoa. Aurreko bi urteetako greba feministak zaintza-krisia agerian uztea lortu zuten. Gainera datorkiguna gogorra izan arren, balia dezagun oinarri hori, indar hori, burujabetzaren beharra azaleratzeko, burujabetza feminista eta trantsizio feministan aurrera egiteko. Borrokatzeko momentua da, merezi duten bizitzak bizitzea posible egingo duen errealitate baten alde, eredu berri baten alde azken batean.

Egiturazko eraldaketa ahalbidetuko duten neurriak ezartzeko momentua da arlo ezberdinetan, politiko-instituzionalean, juridikoan, hezkuntzan, zerbitzu publikoetan... eta ezinbestean arlo sozialean, herri aktibazio baten bidez eraldaketa ahalbideratzeko, emakumeon bizi-baldintzak hobetzeko, prekarietate estrukturala gainditzeko.

ekonomia eta bizi baldintzak

Nora daramate gure geroa? Despidorik ez!

2021-02-15

Covid19 izurriak sindemia egoera bat ergain du, pandemia ezberdinek elkartze bat, alegia. Kapitalismo neoliberalak eraginda, lehendik zetozen ezberditasun eta injustizia egoerak azkartu eta areagotu ditu.

Pandemia aitzakia hartuta, enpresa asko kaleratzeak egiten hasi dira irabazi marjinak handitzeko edo deslokalizazioei bide emateko. Enpleguaren defentsarako garaia da.

Politika publikoen errotikako aldaketa ezinbestekoa da, ikusia dagoelako nora ekarri gaituzten azken hamarkadetan eman diren politika neoliberalek, ikusia dagoelako kapitalaren eta irabazi pribatuen lojikak agintzen duenean, prekarizatzen denean eta instituzioek berau zaintzeko ardurari ihes egiten diotenean, bizitzak atzera egiten duela. Eta krisia ezin dugu berriz ere betikoek ordaindu. Krisia kapitalak ordaindu behar du, horretarako beharrezkoak diren erreforma fiskalak eginda edo beharrezkoak ez diren azpiegiturak geldituz.

Eta hirugarren eta azken ideia: horretarako guztirako, gure herriak burujabetza behar du. Gure buruaren jabe izan behar dugu; erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko aukera, botere politikoa, jendea zaindu ahal izateko.