PRENTSA ARETOA


bakea eta bizikidetza

"Arduratuta gaude susmagarriarekin kautelazko neurririk hartu ez izateagatik"

Oihana San Vicente Sorturen Arabako arduradunaren adierazpenak, familia abertzale baten etxebizitzari tiro egin izana salatzeko elkarretaratzearen ostean:

"Gaur Amurrion elkartu gara manifestazioan, igandean Lezaman gertatu zen atentatua salatzeko. Itxura guztien arabera, Polizia nazional ohi batek tiro egin zuen ezker abertzaleko kide ezagun batzuen etxearen aurka. Hau testuinguru zehazt batean gertatu da: eskuin espainola gorroto giroa ereiten ari diren momentuan hain zuzen. Beraz, arduragabekeria handia iruditzen zaigu gertakarien larritasuna erlatibizatzea. Eraso faxistak ez dira isolatuak eskualde honetan. Eta are larriagoa iruditzen zaigu susmagarriaren aurkako kautelazko neurriak hartu ez izana. Polizia nazional ohia da bera"

2019-01-08

-
bakea eta bizikidetza

Txus Martin presoak kalean egon behar du; ez Zaballan

Euskal preso politikoei ezartzen zaien kartzela-politika argi azaldu da gaur, berriz ere. Preso batzuk Burgos, Santander, Valladolid, Herrera edo Asturiaseko espetxeetara mugitu dituzte. Hau da, Euskal Herritik 600, 400 eta 300 kilometrotara.

Larunbat honetan, Zaballako espetxera martxa antolatu du Kalera Kalera ekimenak, eta mezua argia da: euskal presoek Euskal Herriko espetxeetan egon behar dute. Hain zuzen ere, Zaballan dagoen euskal preso politiko bakarra Txus Martin da, gaixorik larri dagoena. Kardiopatia bat tarteko, aste honetan ebakuntza egin behar izan diote. Horri gehitu behar zaio berak duen gaitz psikiatrikoa, horrek dakarren arrisku guztiekin. Txusek ez du Zaballan egon behar; Txusek kalean egon behar du. Beraz, bada garaia presoen auzia konponbidean jartzeko.

Presoek eta haien senideek pairatzen duten sufrimenduarekin behin betiko amaitzeko. Beraz, euskal presoak Euskal Herrira eta gaixorik dauden presoak kalera.

2018-12-20

-
borroka feminista

Dena erabakitzeko Euskal Errepublika!

Habefes publica nonvess erbisula intiemo horati, comnit, que tessima nuntium publicaecrei se reviur, conin potam tem deffrem ovenium pra, cons acris es hortelabusa nempl. Tium pra cem nestrisuloc, oracerfirmis prorum tuid implin dem in sedo, Cupiocul telles ius libusque cerem temeri sulestabus serum dienihi, quam es crunihi catussid clus, clum taridem iam.

2018-12-01

-
bakea eta bizikidetza

Cabacas auziko injustizia eta inpunitatea salatzeko kalera irteteko deia egiten du SORTUk

Iñigo Cababasen senideek eta lagunek une honetan sentitzen duten amorrua eta inpotentzia bere egiten du SORTUk, eta beste ezer baino lehen elkartasuna eta babesa eskaini nahi dizkie. Ertzainen inpunitatea bermatzeko balio izan du epaiketak, ez justizia egiteko.

Epaitegiek berriz ere justiziarik egin ez badute ere, hilketaren egileei eta haien arduradun politikoei ausardia exijitzen die SORTUk, eta eragindako mina onartzeko ariketa egin dezaten eskatzen die. Gogora dezagun hilketa hura gerra operazio baten testuinguruan egin zela: Herriko Tabernan gogor sartzeko agindua eman zutenek eta tiroak jaurti zituztenek bazuten hango giro baketsuaren berri, eta hildako bat eragin zuten, epaiketan argi geratu zenez.

Gaur agerian gelditu diren injustizia eta inpunitatea gogor salatzen ditugu. Justizia sistemak eta polizia ereduak, beste hainbat estamentuk bezalaxe, oraindik iraganeko logikari erantzuten diote, gatazka logika bati, eta guztien erregenerazioa premiazkoa da.

Bidegabekeria hau salatzeko, dei egiten dugu eragileek antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko.

2018-11-29

-