SORTUk atsekabea adierazten du Jacinto Suarez Espinozaren heriotza dela eta. Suarez Iraultza Sandinistaren liderretako bat izan zen eta gaur egun diputatua zen eta FSLNko nazioarteko harremanen arduradun.
Doluminak helarazten dizkiegu bai familiari eta gertukoei, bai Frente Sandinistari eta Nikaraguako herri osoari ere.
Jacinto Suarez Espinoza oso gaztetatik sartu zen FSLNn Somoza diktadorea boteretik kendu eta Nikaragua justuago eta oparoago bat eraikitzeko asmoz. Bere bizitza osoa kausa sandinistari eskainia egon zen.
Galera honen aurrean, jaso ezazu gure besarkada solidarioa.
Que la tierra te sea leve.
Agur eta ohore, Jacinto!
Lannemezango euskal preso politikoen Kolektiboko kideek Jakes Esnal, Xistor Haranburu eta Jon Paroten askatasuna exijitzeko ekimena abitu dute, eta dei egin diete herritarrei eskutitz masiboak bidaltzeko Emmanuel Macron presidenteari eta Nicolle Belloubet Justizia ministroari. Horrekin batera, eskutitz ereduak ere prestatu dituzte inprimatu eta postaz bidaltzeko.
Lannemezango presoek honela aurkeztu dute ekimena:
"Guk, Lannemezango euskal preso politikoen Kolektiboko kideok, Jakes ESNAL, XISTOR HARANBURU eta Jon PAROT euskal presoen askatasuna eskatzeko ekimena abian eman dugu. apirilaren 4an, Jakes ESNAL, Frederick HARANBURU eta Jon PAROTek haien presoaldiaren 31. urtea hasiko dute. Noiz arte egon beharko dute preso?
"Frantses estatuak, Estatu espainiarrean gertatu egitateengatik Jakes ESNAL, Xistor HARANBURU eta Jon PAROT bizi arteko zigorrera kondenatu zituen. Espainian epaitu eta kondenatu balituzte neholako hertsadurarik gabe libre lirateke.
"Hurrenez hurren 69, 66, eta 68 urte dituzte, eta 10 urte baino gehiago dira baldintzapeko askatasuna eskuratzeko baldintzak betetzen dituztela. Zigorren Aplikaziorako auzitegi antiterroristak azken baldintzapeko askatasun eskaerak onartu baldin baditu ere, ministerio publikoak dei egitea erabaki du. Helegite auzian, Helegite Auzitegiak ministerio Publikoaren argumentu zentzugabe bezain funsgabekoak bere egin zituen. Besteak beste, berriz ere borroka armatuan sartzeko arriskua, goizegi eginiko esakera… agertzen dira.
"Aski da! Baitezpadakoa da frantses estatuak Bake Prozesua eta zentzu horretan eginiko ahaleginak kontuan hartzea. Jakes ESNAL, Xistor HARANBURU eta Jon PAROT askatu behar dira. 2017an, frantses Errepublikako Lehendakariari zigor ordezte eskaera helarazi zitzaion. Emmanuel Macronek eskaera hori izenpetuko balu, bizi arteko zigorra 30 urteko kartzela zigor bilakatuko litzateke. Jakes ESNAL, Xistor HARANBURU eta Jon PAROT kartzelatik aterako lirateke. Gure ekimenaren helburua, euskal gizartearen oihuaren oihartzuna Eliseoraino iristea da, Errepublikako Lehendakariak zigor ordezte hori izenpetu dezan.
"Horretarako, gutun bat idatzi dugu eta igor dezazun proposatzen dizugu.
"Ekimena, 1. partea: Posta bidezko gutun igortze masiboa
"Datak: martxoaren 25aren eta apirilaren 8aren artean".
Emmanuel MACRON
Président de la Répiblique
Palais de l’Elysée,
55 rue du Faubourg-Saint-Honoré
75008 Paris, France
Nicole BELLOUBET
Ministre de la Justice
13 Place Vendôme
75001 Paris
Collectif de prisonniers.e.s politiques basques de LANNEMEZAN
2020-03-26Junts Per Catalunya, Crida Nacional, PDeCAT, CUP, BNG, EH Bildu, ERC, Més por Menorca, Esquerra Valenciana, Més por Mallorca eta Demòcrates de Catalunya alderdiek honako testu bateratu hau izenpetu dute:
Gogor kolpatzen ari zaigu osasun, zaintza eta jendarte larrialdi betean ezagutu da borbondarren enegarren ustelkeria. Espainiar Estatuko populazioa aspaldiko egoerarik larrienean murgilduta badago ere, estatu-buruak bere irudia zuritzeari ekin dio, eta Gobernuak egoera baliatu du zentralizazio joera zaharrak areagotzeko.
Gaizki kudeatzen ari dira erronka hau, ardurarik gabe, berriz ere eliteen interesak lehenesten ari direlako. Hau guztia herritarrentzat zein herrientzat kalte ikaragarria da, eta hondamendi honen aurrean protesta egin beharra dago, berau gainditzeko bide alternatiboak eraikitzeaz batera.
Errealitatearen larritasuna dela eta, uste dugu espainiar erresumaren baitako herri ezberdinetako mugimendu soberanistok geure bidea egin behar dugula, nork bere herrian eta elkarlanean espainiar Estatuaren aitzinean. Deialdia egiten dugu, honenbestez, martxoaren 18 honetan, espainiar erregearen diskurtso telebisatuaren iragarri duten ordurako, 21:00etarako, balkoi eta lehioetara atera eta zarataren bidez gure haserrea adierazteko. Lapikoak astin ditzagun, lehenbailehen monarkiari agur esan eta herrien errepublikak sortzeko premia adierazteko.
2020-03-18Ezker abertzaleko sei militanteri deklarazioa hartu diete gaur Auzitegi Nazionalean eta beste sei kide deituak daude datozen asteetan deklaratzeko. Auziak helburu garbi bat du: independentismoak Estatuan ahalbidetu duen agertoki berriak zabal dezakeen edozein aukera zapuztea. Urtarrilaren 20an, ezker abertzaleko lau kide atxilotu zituztenean, esan genuen operazio horren guztiaren atzean Estatu Sakona zegoela, eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoa.
Gertatzen ari dena ez da kasualitatea. Inoiz baino adostasun zabalena dago euskal gizartean espetxe-politika aldatzearen alde. Atxiloketek eta zitazioek ez diote logika judizial bati erantzuten: Euskal Herriko eta Kataluniako independentismoak ahalbidetu duten egoera berriari erantzuten diote. Estatu Sakona modu iraunkorrean saiatzen ari da edozein aukera-leiho zapuztu asmoz. Estatu Sakon horrek ez du nahi gatazkaren ondorioen nahiz zergatien alorrean aurrera pausorik eman dadin.
David Plaren atxiloketak eta espainiaratzeak ez zuten inoiz gertatu behar. Joan den astean salatu genuen oinarrian muntaia polizial bat eratu zela haren aurka jarduteko. Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur Plari ezarri dizkion kautelazko neurriak bertan behera gelditzeko exijitzen dugu: Espainiako Estatutik ireteteko debekua ezartzean, haren familiarekin etxean bizitzea debekatu diote, Lapurdin bizi baita.
Herri honetan garai berri bat irekitzeko, besteak beste funtsezkoa izan da David Plak eginiko ekarpena. Alabaina, estamendu boteretsu askok iraganeko dinamikei eutsi nahi diete kosta ahala kosta. SORTUk adorea eskatzen dio Estatuari behingoz benetako urratsak egin ditzan.