Gero eta herritar gehiago pobrezia energetikora kondenatzen ari diren energia alorreko enpresa handien diru-gosea salatu du Sortuk Iberdrola dorrearen atarian.
1970eko abenduaren 28an frankismoak ETAko sei gazte heriotzara kondenatu zituen Burgosen. Geroztik, hamaika aldiz epaitu nahi izan dute Euskal Herriaren eta estaturik gabeko nazioen askatasun grina. Ezin izan zuten eta ezingo dute! Errepubliken aldeko borrokak irabaziko du.
Gurutzerako ospitalera joan gara inbertsio publikoak exigitzera eta osasungintzako langileei elkartasuna adieraztera. #Covid_19-ari ezin zaio aurre egin neurri murriztaileekin soilik. Inbertsioak behar dira jendea babestuko duen ongizate sistema indartzeko. Agintariak ez dira etxekolanak egiten ari.
Gaur Klima Larrialdiaren Nazioarteko Eguna dela-eta, Muskizeko kideek Petronor birfindegiaren aurrean salatu dute Euskal Herriko enpresa kutsakorrena izanda ere, trantsizio ekologikorako Europako funtsetatik dirutza jasoko duela bere jarduera pozointsua ezbaian jarri gabe.
Iaz 143 milioi euroko irabaziak izan zituen enpresa berdez mozorrotu nahi dute herritarron bizkar negozioa egiten segitzeko.
#LehenikHerria
Gainbeheran dagoen espainiar inperialismoa eta kolonialismoa salatzeko kanpaina. Espainiar kolonialismoak zapaldutako herri ezberdinaketako kideok elkarlanean antolatu dugu ekimena izan da.