AKTIBISMOA


gora herria

Sortuk Euskal Herriaren askatasuna aldarrikatu du Espainiako Erorien Haranean

2025-09-18

Ekintza aktibista egin du Sortuk Cuelgamuroseko monumentu frankistan, oraindik korapiloa askatzeko dagoela eta horretarako unea dela gogoratuz.

gora herria

Espainiako eta Frantziako lege arrazistarik ez! Burujabetza behar dugu!

2025-03-20

Sortuk Espainiako eta Frantziako lege arrazistak salatzeko ekintza aktibista bat egin du gaur, asteazkena, martxoak 19, Bilbon, Atzerritarrentzako Bulegoan: 'Euskal Herriak burujabetza. Eskubideak denontzat!' eta '#Antiracism' zioten pankartak eskegi dituzte bi aktibistak eraikin horren balkoian. Etzi, ostirala, martxoak 21, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru horretan egin du ekintza Sortuk. Hain zuzen, egun horretan Euskal Herriko hainbat tokitan mugimendu antirrazistak deituta egingo diren mobilizazioetan parte hartzera dei egin dute.

gora herria

Erauz ditzagun indarkeria matxista eta haren milaka aurpegiak!

2024-12-05

Sortuk ekintza aktibista bat egin du Gasteizen, indarkeria matxista salatuz eta haren ondorioz eraildako emakumeak gogoratuz. Dei egin du indarkeria horren askotariko aurpegiak errotik erauztera, ardurak hartzera eta kolektiboki ekitera.

gora herria

Espainiako errege eta monarkiarik? Ez, eskerrik asko. Gora Euskal Errepublika!

2024-05-15

Felipe VI.a Espainiako Erregea Chillida Leku museora bisita egitera etorri dela-eta, Sortuk ekintza egin du Hernanin, 78ko erregimenarekin hautsi behar dela aldarrikatzeko eta Euskal Herriaren nazio eskubideen aitortza demokratikoa exijitzeko.

gora herria

#SOSEtxebizitza

2024-02-08

Euskal Herrian bizi dugun etxebizitza larrialdia salatzeko hiru eguneko dinamika aktibista egin dugu; lehen bietan Donostian, eta azkenekoan Bilbon. Putre funtsen eta jabe handien eraikinak seinalatu ditugu, baita haien espekulazio eta irabaziak ahalbidetu dituzten erabaki politikoak ere. Eskubideekin ez da espekulatzen, etxe ta bizitza duinak denontzat!