Zoritxarrez, beste lan-istripu bat izan da Bedian. Beste zenbaki bat zerrenda beltzean. Lan istripuetan hildakoen inguruko berriak ditugu ia astero Euskal Herrian. Aldiz, ez da behar bezalako erantzunik atzematen instituzioen aldetik egoera honi aurre egiteko. Prekarietateak hil egiten du!
Porlanaren aro honetan diru publiko gehiegi gastatzen da azpiegitura handietan. Hauen helburua, ordea, ez da herritar guztion ongizatea, enpresa eraikitzaileak aberastea baizik... LOTSA!