AKTIBISMOA


bakea eta bizikidetza

Haserre-gaua Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaren aurrean, espetxe-politika kriminal hau geldi dezan exijitzeko

2020-09-13

Kezkatuta gaude. Haserre. Espetxe-politika kriminal honek 49 euskal herritar hil ditu. Horregatik, aski dela esan diogu Espainiako Gobernuari. Gobernuaren Bilboko Ordezkaritza Ordearen aurrean pasa dugu gau osoa eta erabaki politikoak berehala har ditzan exijitu diogu. Orain.

gora herria

Gora baskoiak! Gora herria!

2020-08-12

Gure herriak bere historia ezagutzea merezi du. Gure herria bere historiari zor zaio. 778ko abuztuaren 15ean, Iruñea erretzetik zetorren Karlomagnoren ejerzitoa segatu eta bere iloba Errolan hil zuten baskoiek Orreaga inguruko basoetan. 1967tik gaur arte, Errolanen omenezko monumentua dago Ibañetan, eta hura garaitu zuten baskoien arrastorik ez. Ibañetara igo gara, inbasorearen aldeko monumentu hau eraldatzera, baskoion aldeko monumentu bihurtzeko. Monumenturik behar izatekotan, gure lurra defendatu zutenek merezi dutelako, eta ez Errolanek.

Arturo Kanpionek 1880an transkribatu zuen bezala: "Iruzkiak argizen tu mendiak. Garaitua Karlomano iyes doaye. Herritarrak, haur zein heldu, danzan ai diré kóntentuz beteik Ibañetan. Inbasorerik ezta Euskal Herrian, eta menditarren irrintziak eiltzen diré zeruetaraño".

GORA HERRIA! 

demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Ez dugu erregerik. Guk Euskal Errepublika!

2020-07-17

Espainiar monarkia espainiar batasunaren inposizioaren sinboloa da; 78ko erregimen postfrankistaren sinboloa, guztion artean ordaintzen ari garena. Erregeak gure kontura aberastu dira, eta ez dute egindakoaz konturik emateko derrigortasunik.

Guk, Euskal Errepublika

ekonomia eta bizi baldintzak

Zaldibar argitu. Lehenik Herria!

2020-07-06

Ez fidatu harrokeriaz eta gutxiespenez tratatzen gaituzten agintariez. Enpatia azaltzen dutenak, egia esaten dutenak eta erantzukizunak hartzen dituztenak merezi ditugu.

euskal herria

EAJren gobernatzeko eredua atera dugu Ajuria Eneatik

2020-06-30

Urte luzez Ajuria Eneko jauregi honetan kudeatzeko modu jakin bat egon da instalatuta. Kudeatzeko modu zaharkitu bat: herritarrekin kontatu gabe, herritarren eta langileen mesedetara aritu beharrean, boteretsuen morroi izan dena eta Madrilen sukurtsal gisa aritu dena, bestelako anbiziorik gabe. 

Zerbitzu publikoen pribatizazioa, klientelismoa, ustelkeria kasuak eta harropuzkeria izan dira Urkulluren agintaldiaren ezaugarriak. Auzolanean gobernatzeko modu hori Ajuria Eneatik botako dugu. 

Uztailaren 12an jendea jaiki egingo da. Aldaketa politiko eta sozialaren alde. Erokeria baita boto berdina emanda emairza ezberdinak espero izatea. Ajuria Eneako alfonbrak garbitu, leihoak zabaldu eta EH Bilduren haize freskoa sartzeko dena prest utzi dugu.