KANPAINAK


borroka feminista

Homo-sapiens. Garen moduan aske!

2018-06-28

Pertsona bakoitza bere gorputzaren jabe eta bere identitateaz harro, guztiak eskubide guztien jabe.

demokrazia eta erabakitzeko eskubidea

Euskal Herripublika bizitu!

2018-06-24

Sortun aurten HERRItmoa BIZItu kanpaina jarri dugu martxan, Sorturen zeregina edoizateko arrazoia azaldu nahi duena. Ildo horretatik tiraka Euskal Herripublika Bizitu! izeneko kanpaina garatuko dugu 2018ko udan. 

ETAren zikloa amaituta askapen prozesuari bultzada berria eman behar diogu. Kurtso amaieran erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarriak indarra hartu du berriz ere giza kate arrakastatsuaren bitartez. Hori horrela izanda, independentziaren eta Estatu propioaren aldarriari helduko diogu berriz ere udaran. 

sortu

Baietza sortzen

2018-05-05

ETAren aldebakarreko amaiera Euskal Herriaren askapen prozesuan aurrera egiteko ekarpena izan da. Urteetako borrokari esker iritsi gara honaino. Estatuen ukazioaren aurrean guk baietza sortzen jarraitu nahi dugu, gure herriarentzat aukera berriak sortzen jarraitu nahi dugu borrokaren bidez. Ziklo zaharra itxi eta berria irekitzeko Miribillan ezker abertzalearen ekitaldia egingo dugu.

ekonomia eta bizi baldintzak

Maiatzaren 1a. Langileon burujabetzarantz, aurrera!

2018-04-30

2018ko maiatzaren lehena testuinguru berezian etorri da. ETAren amaierak ziklo politiko berri bati hasiera eman dio. Bitartean Espainiar Erresumak inboluzio betean jarraitzen du, langile borrokaz urteetan lortutako eskubideak ukatuz eta gure bizi baldintzak prekarizatuz.

Independentzia eta sozialismoa, txanpon beraren bi aldeak. Burujabetza behar dugu langileon bizi baldintzak bermatu ahal izateko, duintasunez bizi ahal izateko. Azken hilabeteetan, langile mugimenduaren borrokez gain, kalean bizirik diren hainbat eta hainbat aldarrikapenez gain, pentsiodunen mobilizazioek eta aldarri feministek kalea piztu dute. Eta guztiek dute helburu bera: gure bizitzen duintzea. Norabide horretan, lehentasunez hartu beharreko neurri hauek ezinbestekoak iruditzen zaizkigu: 

  • 1.200 euroko gutxieneko soldata.
  • 35 orduko lanastea.
  • 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
  • Emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakalaren ezabatzea.
  • Enplegu publikoa sortzea.
  • Prekarizazio formula guztiak baztertzea.
  • Lanetik etxera bizirik eta osasuntsu itzultzea.
  • Euskaraz lan egin ahal izatea.

sortu

HERRItmoa BIZItu!

2018-03-10

Sorturen afiliazio kanpaina, bere izateko arrazoia azaltzen duena.

Sortu Euskal Herriaren askapen nazionala eta soziala bultzatzeko borroka egiten duen alderdi-mugimendua da. Ezkerreko abertzaletasunaren 60 urteko borroka esperientzia eta kapitala biltzen dugu, etorkizuna eraikitzeko.

Euskal herritar orori proiektu politiko eta sozial bat dugu eskaintzeko: aldaketa politiko eta sozialaren aldeko desio eta borrokei bide ematen dien proiektu nazionala eta herritarra.

HERRItmoa BIZItu. Gure herriaren erritmoa azkartzeko lan egiten du gure kidegoak. Herritmoa bizitu independentziarako bidea azkartzeko. Herritmoa bizitu herritarren eta eragileen arteko lankidetza sustatuz. Herritmoa bizitu herri mobilizazioaren bidez, borrokaren bidez.