GORA-HERRIA


gora herria

Eskuin muturraren gorroto eta gezurrezko hitzak desinfektatuz

2019-05-23

Albert Riverak Ugaoko frontoiako hitzaldian gezurrak eta gorrotoa zabaldu nahi izan baditu ere, SORTUko aktibista boluntarioek berak jaurtitako horiek desinfektatu dituzte, Ciudadanosen ikuskizunaren ostean. Modu honetan, Ugaoko herriak emandako erantzunarekin bat egiteaz gain, autoritasimoaren eta eskuin muturraren arriskuez ohartarazi du SORTUk.

Garbiketa-ekintzan parte hartu duten kideen arabera, “eskuin muturra eta autoritarismoa arriskutsuak dira Euskal Herriarentzat. Gaur Ciudadanos alderdia etorri da Ugaora, Albert Rivera buru dutela, gorrotoz eta inposizio diskurtsoa zabaltzera. Euskal gizarteak aspaldi egin zuen bakearen aldeko hautua. Ciudadanosen helburua ordea euskal herritarrak bakea eta askatasuna lortzeko egiten ari diren ahalegin oro zapuztea da, interes alderdikoiak lehenetsita”.

“Trifatxitoak bazter guztiak zabarkeriaz, gezurrez eta irainez bete nahi du. Desinfekzio brigada antolatu dugu gaur bere gorroto-diskurtsoa garbitzeko. Euskal Herrian bakea eta bizikidetza eraikitzea oztopatu nahi duelako”.

#GoraHerria

euskal herria

Desinfekzio antifaxista

2019-04-16

Eskuin muturra, faxismoa eta autoritarismoa mehatxua dira Euskal Herriarentzat. Euren programa atzerakoia inposatzera datoz. Ez dugu onartuko. Casado, Rivera eta Abascal ez dira ongi etorriak Euskal Herrian. Jakin dezaketa gure eskubide nazionalen eta sozialen alde borrokan jarraituko dugula.

Trifatxitoak dena kakaztu nahi du euren zabarkeria, gezur eta irainekin. Hori dela eta Sortuk desinfekzio kanpaina jarri du abian, zikinkeria hori desagerrarazteko, berandu izan baino lehen. Gure etorkizuna dago jokoan.

#GoraHerria #EginAurre #AgurTrifachito

gora herria

Itzulia Basque Country

2019-04-08

Euskal Herriko txirrindulari itzulian ere aldarrikapen politikoak lau haizeetara.

A28an EH Bildu

R78 ez. Independentzia!

Presoak Kalera!

ekonomia eta bizi baldintzak

Open the borders

2019-01-27

Igandean Kontxako Hondartzan 2.000 gurutze jarri zituen SORTUk errefuxiatuen egoera salatzeko. 2.000 gurutze, 2018an Mediterraneoan hildako pertsona bakoitzeko bat.

Espainiar eta Frantziar Estatuen migrazio politika kriminala da. Ez dute hitz emandakoa bete, pertsonak babestu eta erreskatatu beharrean, oztopoak jartzen dizkiete. Eta gainera, herritar boluntarioen lana oztopatzen dute, Aita Mari ontziaren debekuarekin edo Hendaia eta Irun arteko "mugako" itzulketa beroekin ikusi dugun gisan.

Zer egin?
1. Eskua luzatu. Betebeharra da.
2. Xenofobiari aurre egin. Euskal Herria harrera herria da. Euskal Herria herri migrantea da. 
3. Migrazio behartuaren oinarriko arrazoiak borrokatu. Pobrezia, beldurra, segurtasun falta. Kapitalismoa.

Euskal Herriak burujabetza behar du migrazio politika egokiak erabakitzeko.

Otsailaren 3an "Pertsona guztiak, eskubide guztiak" lelopean egingo den manifestazioarekin bat egiten dugu.

ekonomia eta bizi baldintzak

Dagoeneko 31 hildako lan istripuetan. LOTSA !

2017-06-30

Zoritxarrez, beste lan-istripu bat izan da Bedian. Beste zenbaki bat zerrenda beltzean. Lan istripuetan hildakoen inguruko berriak ditugu ia astero Euskal Herrian. Aldiz, ez da behar bezalako erantzunik atzematen instituzioen aldetik egoera honi aurre egiteko. Prekarietateak hil egiten du!