LEGE OHARRA


LEGE OHARRA, PRIBATUTASUN POLITIKA ETA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak (aurrerantzean IGMEZL) aurreikusten dituen betebeharrei jarraikiz, honako hau adierazten du SORTU domeinua G-95696365 zenbakidun IFK eta helbidea Easo eraikina 4, behea 4-7 zenbakia, Donostia (CP 20018)ren jabetzapekoa dela.

SORTU inskribaturik dagoela Alderdi Politikoen Erregistroan, 2012ko uztailaren 24an, VIII. liburukian 136 zenbakidun orrian.

SORTU (e)k ezin du bere gain hartu bere orrialdeetan agertutako informazioaren erabilera okerraren, desegokiaren edo ez-legezkoaren ondoriozko erantzukizunik; eta gune honetara jotzen duen erabiltzaileak bertan jasota dauden lege-oharrak onartzen ditu gunera sartzen den unean bertan.

Legeak ezarritako mugekin, SORTU-k ez du bere gain hartuko Interneteko orrietan jasotzen diren datuen edo informazioen egiazkotasunik, osotasunik, gaurkotasunik eta zehaztasunik ezaren ondoriozko erantzukizunik. SORTUren Interneteko orrietako edukia eta informazioa euren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, edukiek eta informazioak ez dute aipatutakoa lotzen, eta ez dira inolako iritzi edo legezko aholkurik; izan ere, informatzeko eta hedapenerako soilik eskaintzeko den zerbitzua da.

SORTUren Internet orriek beste gune batzuetarako estekak eduki ditzakete. Beraz, hirugarrenen orrietan ager daitekeen edukiagatiko erantzukizunik ezin du bere gain hartu. Webgune honetan dauden testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako eduki guztiak SORTUrenak edo haren lizentziadunenak dira.

DATU PERTSONALEN BABESA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legea dela bide, jakinarazi nahi dizugu webgune honetako datu-bilketarako formularioen bidez ematen dituzun zuri buruzko datuak SORTU-ren (IFK G-95696365) eta IRATZAR FUNDAZIOA-ren (IFK G-G-75106534) fitxategi batera gehituko zaizkiola. Fitxategi horren xedea negozio-harremana kudeatzea eta gure zerbitzuei buruzko informazioa ematea da. Era berean, datu horiek kide den Korporazioei, talde edota kualizioari laga ahal izango zaizkie; eta SORTU webgunean kontsultatu ahal izango dira edozein unetan korporazio, talde edota kualizio horiek.

Datuetarako sarbide-eskubidea, zuzentzeko eskubidea, aurka egiteko edo ezeztatzeko eskubidea erabili nahi baduzu, honako helbide honetara jo behar duzu: Easo eraikina 4, behea 4-7 zenbakia, Donostia (CP 20018), edo bestela, mezu elektronikoa bidal dezakezu helbide honetara: sarea@sortu.eus.

Ulertuko da datuak ematen dituen pertsonak bere buruari buruz ematen dituela eta egiazkoak direla, eta 14 urte baino gehiago dituela; izan ere, datuen babeserako araudiari atxikita, norberari buruzko datuak emateko aukera ematen die legeak 14 urtetik aurrerako adin txikikoei; beti ere, beste senitartekoren baten datuak ez badira; baina gomendioa ematen die datuak osatu eta SORTU-i bidali aurretik, erabaki horren berri gurasoei edo legezko ordezkariei ematea.

Era berean, webgunearen bidez SORTU-k eskaintzen dituen zenbait zerbitzutara jotzeko Erabiltzaile Erregistratu izan behar da; eta erabiltzaile erregistratu izateko hainbat datu eman behar dira. Datu horiei lehen aipaturiko izaera pertsonaleko datuen erabilerari buruzko tratamendua emango zaie.

Dena dela, eta webguneko erabiltzaile erregistratu izaera hartzen denetik pasahitza edukiko da. Pasahitza pertsonala, sekretua, besterenezina izango da eta ez da beste erabiltzaile edo pertsonekin partekatuko; Erabiltzailea identifikatzen duelako bitarteko horretan. Hori dela eta, webgunera sartzen dena erabiltzaile gisa erregistratuta dagoena dela ulertuko da; eta erregistraturiko erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko du pasahitza lapurtu diotelako susmoa, hura blokeatu eta berehala aldatu ahal izateko. Pasahitza partekatzea edo haren konfidentzialtasuna bermatzeko segurtasun neurririk ez gordetzeak, edozein kasutan, norberarena ez den pasahitza erabiltzeagatik beste inor datuetara sartu izanak eragin ditzakeen erantzukizunetik libre uzten du SORTU.

APLIKAGARRIA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIOA

Honako baldintza orokor hauek Autonomia Erkidegoko legeriak eta, subsidiarioki Espainiakoak artezten ditu, eta beraien interpretazioak, aplikazioak eta betearazpenak eragin ditzaketen auzi guztietarako eskumena Donostiako Auzitegiek eta Epaitegiek dute. ERABILTZAILEAK, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintza orokorrak onartzen dituenez, beren beregi uko egiten dio indarrean dagoen Prozedura Zibilaren Legearen aplikazioagatik legokiokeen edozein forori.

COOKIEI BURUZKO OHARRA

Gure zerbitzuak hobetzeko, gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, eta iraunkorrak direnez, erabiltzaileei buruzko estatistikak ematen dizkigute. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookie horiek erabiltzea onartzen duzu. Informazio gehiago hemen.

Jakinarazten dizugu sortu.eus webguneak, SORTUen jabetza eta ardurapekoak, behar bezala jardun dezan, nabigazio-sistemak zenbait nabigazio-datu ("Cookieak") erabiltzen dituela webgunearen erabiltzaileei zerbitzu pertsonalizatuagoa eskaintzeko. "Cookieak" testu-artxibo txikiak dira, eta webguneetan eta aplikazioetan nabigatzean nabigatzaileak gorde egiten ditu. Honako informazio hau lor daiteke: ordenagailuak webgunera konektatzeko erabiltzen duen IP helbidea, eskatutako webgunearen URL helbidea, konexio-ordua eta erabiltzailearen inguru informatikoaren sistema eragileari buruzko bestelako parametro batzuk. Informazio hori saioa identifikatzeko soilik jasotzen da, webgunearen azterketa errazteko.

SORTUk bere webgunean "cookie" teknikoak –salbuespena dira ez dituztelako erabiltzaile/nabigatzaileen datuak hautematen- eta analitikoak erabiltzen ditu, bereak eta hirugarrenenak (Youtube, creative commons, Twitter) eta zerbitzuko cookie analitiko guztiak Google Analytics-enak dira; hori Google, Inc. Google Analytics-ek eskaintzen duen zerbitzu bat da, erabiltzailearen ekipoaren informazioa jasotzen du aplikazioaren jarduerari buruzko txostenak lortzeko, eta bildutako informazioa Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan gordetzen du.

Dena dela, izaera pertsonaleko datuak atzematen badira –kasu honetan sarbideko IP soilik–, jakin ezazue datu horiek SORTUren ardurapean dagoen Fitxategi batean tratatu eta gordeko direla. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesereako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 15 eta 16. artikuluei jarraikiz, jakinarazi nahi dizugu datuetara iristeko, datuok zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea erabil dezakezula honako helbide honetan: Easo eraikina 4, behea 4-7 zenbakia, Donostia (CP 20018).

Erabiltzaileari jakinarazten zaio Googlek beste batzuei igor diezaiekela informazio hori legeak hala eskatzen duenean edo beste horiek Googleren kontura prozesatzen dutenean informazioa. Googlek ez du erabiltzailearen IP helbidea berak duen beste ezein daturekin lotzen, eta modu guztiz anonimoan egingo dute.

Cookieak arbuiatzeko edo ezeztatzeko, honako helbide honetara jo daiteke:

https://twitter.com/privacy

http://www.google.com/intl/ca/policies/privacy/

http://www.google.com/intl/en/privacypolicy.html

Dena dela, erabiltzaileak bere nabigazio-sistemako aukera gaitu dezake cookieak instalatzea debekatzeko, eta halakoetan, ez da SORTUren erantzukizuna izango Cookieak ezgaitzeak webgune honek eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk behar bezala ez jardutea eragiten badu.

Cookiei buruz eta haiek ezgaitzeko moduari buruz informazio gehiago nahi baduzu, zure nabigazio-sistemaren arabera, honako esteka hauek kontsulta ditzakezu: (www.aboutcookies.org) eta http://www.aboutcookies.org/Default.aspx?page=1

Gainera, erabiltzen ari den nabigatzailetik bertatik ere ezgai ditzake cookieak; eta nabigatzailerik ohikoenetan, honako hau egin behar da:

Microsoft Internet Explorer, Tresnak aukeran → Interneteko aukerak → Pribatutasuna → Konfigurazioa.

Firefox, Tresnak aukeran → Aukerak → Pribatutasuna → Cookieak.

Chrome: Konfigurazioa → Aukera aurreratuak → Pribatutasuna → Edukiaren konfigurazioa.

Safari: Lehentasunak → Segurtasuna

Erabiltzaileak ezer egin ezean, eta SORTUk cookien erabilerari buruzko informazioa eman ondoren erabiltzaileak berak ezgaitzen ez baditu, Googlek datuak tratatzeko baimena ematen duela ulertzen da, ohar honetan jasotzen den moduan eta bertan jasotzen diren helburuetarako.

Zalantzarik izanez gero edo bestelako iruzkinen bat egin nahi izanez gero, SORTUra jo dezakezu jendeari arreta egiteko dituen bitartekoetako edozein erabilita.