PRENTSA ARETOA

nazioartea

Agur eta Ohore, Arbesu

2020ko irailaren 27an, Jose Antonio Arbesúren (1940-2020) heriotzaren berri izan dugu. Kubatar iraultzailea, internazionalista eta euskaldunen lagun handia.

Arbesú, diplomatiko kubatarra, Washingtonen (AEB), Kubaren interesen sekzioko arduradun kargua izan zuen. Hego Afrikako bake akordioetan Cubako delegazioko kidea. Urte luzez, Kubako Alderdi Komunistako (PCC), amerikarako arduraduna. Internazionalista. Euskal herriaren afera ongi izagutzen zuen eta euskaldunen lagun handia izan zen. Berari esker, 1984an Panaman zeuden euskal deportatuak Kubara joan ziren.

Izar berri bat piztu da Kubako zeruan eta haren distirak Euskal Herriko zerua argitzen du.
Hasta la victoria siempre!

Agur eta ohore Arbesú!

2020-09-27

-
bakea eta bizikidetza

Euskal preso politikoen egoerak kezka eragiten du nazioartean, Igor Gonzalezen heriotzaren ostean

Nazioarteko zenbait mugimendu politikotan atsekabea eragin du Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoaren heriotzak eta euskal preso politikoek bizi duten egoera ankerra salatu dute. Hala, Latinoamerika eta Irlandatik presoekiko elkartasun mezuak iritsi zaizkigu, eta euskal preso politikoek bizi duten salbuespen egoerari aterabidea emateko galdegin diote Estatu espainiarrari.

Sinn Fein-en izenean, Pat Sheehan buruzagiak doluminak helarazi dizkie Gonzalezen senide eta lagunei. “Espainiar Estatuko zenbait kartzelatatan hamabost urte eman ondoren, Euskal Herriko batera ekarri zuten Igor, eta gaixorik larri egon arren, kartzelan jarraitzen zuen”, ekarri du gogora. “Bake-prozesuak ia hamarkada bat dauka eta espainiar Estatuaren ardura da 230 euskal presoen egoera konpontzea, aldez aurretik aske uzteko plan bat proposatzea barne”.

Kolonbiako Valledupar espetxetik, ELNko Edward Atencio eta FARC ohiko Benkos Bioho kolektiboetako preso politikoek munduko preso politikoen egoera zaurgarria salatzeko deia egin diote nazioarteko erakunde zein norbanakoei. “Bereziki, espero dugu zuen ekintza irmoa, 230 euskal presoen baldintzapeko eta behin betiko askatasuna lortze aldera presioa egin dezazuen, eta hori gertatzen den bitartean, Euskal Herriko espetxeetara lekualdaketa sozial eta familiarra berma dadin eta gainerako oinarrizko eskubide guztiak berma daitezen”. ELNko eta FARC ohiko presoen esanetan, “euskal preso politikoei indarrak batzeko deia egiten diegu bizitzaren, duintasunaren eta askatasunaren aldeko borroka honetan, etorkizun hurbil batean aske jarrai ahal dezagun, bakearen eta justizia sozialaren alde banderak altxata, independentziaren eta burujabetzaren alde, gure herrientzako mundu hobe baten alde”.

Kolonbiako Campaña Internacional Simon en Libertad ekimenak doluminak agertu dizkio Igor Gonzalezen familiari. Euskal preso politikoei haien elkartasuna agertzeaz gain, arrazoizkotzat jotzen dituzte haien eskerak. “Posible denez, bat egiten dugu familiarengandik eta gizartearengandik gertuago egoteko eskariarekin, Euskal Herriko espetxeetara lekualdatzearekin, gaixo diren preso politikoei gizalegezko tratua ematearekin, haien duintasun eta oinarrizko giza eskubideak erabat errespetatzearekin”.

Argentinako Encuentro de Profesionales contra la Tortura erakunde argentinarrak gogor salatu du heriotza.”Ororen gainetk, espainiako autoritate judizialak dira gure ustez homizidio honen arduradun nagusiak, haien konstituzioa bera urratuz, oraindik ere indarrean mantentzen baitute errepresalia faxista euskal herriaren gainean, 230 presoak bahitu gisa erabiliz espetxe espainiarretan”.

Argentinako Colectivo a Casa elkarteak ere euskal preso politikoen eskariak babestu ditu eta salbuespeneko egoera bertan behar uzteko exijitu. “Argentinarrok eta latino amerikarrok oso ondo dakigu nola diktadura zibiko-militarrek utzitako ajeek nola dirauten gure ustezko demokrazien oinarrietan, eta horrexegatik ondotxo dakigu nori agertu behar diogun gure elkartasuna eta nor interpelatu behar dugun”, adierazi du agiri batean.
 
2020-09-24

Bizikidetzaren alde eta mendekuan oinarritutako epaiketen aurka mobilizatzeko deia egin du SORTUk

Txerra Martinezek 18 urte eman zituen kartzelan, eta Oskar Abadek, 21. Haien zigorra bete ondoren kalean dira 2009az eta 2012az geroztik, hurrenez hurren. Hala ere, Estatu-aparatuentzat bi basauriarrek espetxean egindako urteak ez dira aski, eta duela 30 urteko beste kausa bategatik epaituko dituzte irailaren 8an Auzitegi Nazionalean. Estatu-aparatuek bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko urratsa egin beharrean, mendekuan oinarritutako salbuespenezko justizia aplikatzen jarraitzearekin tematu dira.

Gatazkari kateatzeko erabaki arduragabe honek kezkatu ez ezik asaldatu ere egiten gaitu. Ezin izango dute zapuztu herri honen determinazioa bake, bizikidetza eta askatasun agertoki berri bat eskuratzeko. Berresten dugu gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela, eta ez errepresioan tematzekoa. Espetxeak husteko garaia da, orain, euskal jendartean espetxe-politika aldatzeko inoizko adostasunik zabalena existitzen den honetan. Kartzelak betetzeak herri honetan oraindik amaitu ez den amesgaiztoa betikotu baino ez du egiten.

Datozen egunotan, ‘Bakea eta demokrazia. Erasorik ez!’ lelopean egingo diren mobilizazioekin bat egiten du SORTUk eta haietan parte hartzeko deia egiten du:

- Irailak 5, larunbata, Basaurin (Bentako Plazan) 19:00etan.

- Irailak 8, asteartea, Bakion (Iru-Biden) 20:00etan. 

2020-09-03

-
bakea eta bizikidetza

Oztopoak jartzeari utzi eta konponbide demokratikoen alde inplikatzeko eskatu die SORTUk estatuei

Itxaso Zaldua preso politiko ohiaren atxiloketa gogor salatzen du SORTUk, eta lehenbailehen aske uzteko exijitu du. Estatuei eskatu die, behingoz, bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko apustua egin dezaten. Atxiloketa hau beste oztopo bat da herri honek determinazio osoz hartutako norabidean; bake, bizikidetza eta askatasunera bidean. Berresten dugu gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko garaia dela, eta ez errepresioan tematzekoa. Espetxeak husteko garaia da, ez haiek betetzen jarraitzekoa.

Euskal Herriaren eta Estatuaren arteko harreman-politikoa oinarri demokratiko sendoen gainean eraiki behar da. Horretarako ezinbestekoa da arazoei arrazoizko konponbidea ematea, berme nagusiak euskal jendartearen aktibazioa eta inplikazioa izanik.

2020-07-21

-