AKTIBISMOA


gora herria

Euskarafobia stop!

2023-11-10

Hamarnaka lagun elkartu dira urriaren 28an Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, Sortuk egindako agerraldi aktibistan. Euskararen aurkako askotariko eraso oldea salatu dute, eta hizkuntza politika berriak eskatu dituzte. Eraikinaren aurrealdea hartu dute aktibistek, puzgarri erraldoi batekin, haren alboetako bi aldamiorekin eta 'Euskarafobia stop!' zioen aldamioen arteko pankartarekin. Modu horretan, Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4rako antolaturiko manifestazioan parte hartzera dei egin dute.

gora herria

Aberastasuna herriarentzat!

2023-02-28

Bankuek eta energia enpresa handiek inoizko irabazi handienak izan dituzte 2022an, jendartearen bizi baldintzak neurrigabe okerrera doazen bitartean. Zerbitzu publikoen aurkako erasoak orokortzen ari dira, tartean, osasun publikoa eraitsiz; pentsioak eta lan baldintzak are prekarioagoak dira; oinarrizko produktuen garestitzea etengabekoa da, ordaintzeko ezinezkoak diren alokairu eta hipotekak ditugu gure herrietan. Sakoneko norabide aldaketa behar da, denon bizitzen alde.

gora herria

Herri guztiak, pertsona guztiak, eskubide guztiak.

2022-07-12

Melillako sarraskiaren ostean, Bidasoko mugan ekintza egin du Sortuk Nafarroako Afrika United elkartearekin batera, migrazio-politikak eta batez ere mendebaldeak Afrikan darabilen politika interbentzionista salatzeko, horixe baita oinarrian dagoen arazoa. Azken hilabeteetan Bidasoko muga inposatua gurutzatzeko saiakeran bizia galdu duten bederatzi lagunak izan ditugu gogoan: Tessfit Temzide, Abdoulaye Koulibaly, Yaya Karamoko, Sohaibo Billa, Mohamed Kemal, Fayçal Kamadouche, Ibrahim Diallo, Abdourramane Bas eta identifikatu gabeko beste pertsona bat.

Africa Unitedeko Beltxaren interbentzio osoa hemen irakur dezakezu.

gora herria

Txertoak herriarentzat!

2021-05-18

Izurria dela eta, emergentzia-estatuen ezarpena herritarren osasuna lehenesteko baino, aukera ekonomiko itzel gisa hartu dute elite politiko eta ekonomikoek, funts publikoak enpresa pribatuetara transferituz. Onartezina da pandemia betean enpresa farmazeutikoek txertoekin negozioa egitea, lehen mailako eta bigarren mailako herritarrak bereiziz, bakoitzaren ahalmen ekonomikoaren eta posta kodearen arabera. Ezinbestekoa da txertoen patenteak liberalizatzea.

ekonomia eta bizi baldintzak

Gorriak pasako ditugu. Lehenik Herria!

2021-02-18

Agintari hauen politika neoliberalen ondorioz herritarrok gorriak pasako ditugu. Asko gara jada hamarkadetako politiken eta pandemiaren kudeaketa negargartiaren ondorioz, krisi ekonomiko gorria pasatzen ari garen herritarrak. 

Ez dugu normaltasun zaharraren berreraikuntzarik behar. Sakoneko aldaketa politiko eta ekonomikoa behar dugu, burujabetzaren eskutik.