Bajo el lema "Askatasuna" Sortu ha congregado a miles de personas en Donostia, Bilbao, Iruñea y Gasteiz, con motivo del Día Internacional de los y las Presas Políticas. Este es el discurso pronunciado por el miembro del Consejo Nacional de Sortu Haimar Altuna:
“Lehenik eta behin, gure besarkadarik sentikorrena bidali nahi diegu Puerton, Mont de Marsanen, Lannemezanen, Darocan, Zaballan edo espainiar zein frantziar espetxe kriminaletan bahituta dauden euskal preso politiko guztiei. Ihesean eta deportazioan ditugun lagun eta burkide guztiei. Etxean eta gurekin behar zaituztegu, herri bat daukagu eta elkarrekin askatzeko.
“Bihoakie, era berean, besarkada indartsu bat Kataluniako preso politikoei. Besarkada bera beste nazio eta herri zapalduetan askatasunaren alde jarduteagatik espetxeratuta dituzten preso politikoei. Animo guztiei eta gure irlandar lanai-arrebek dioten moduan, Tiocfaidh ár lá, gure eguna helduko da!
“Gaur, hemen, Donostian, askatatasuna hizki larriz aldarrikatzera etorri gara. Askatasuna, euskal preso politikoentzat. Askatasuna, munduan barreiatuta dauden dozenaka iheslari eta deportatu politikoentzat. Askatasuna Euskal Herriarentzat!
“Gaur hemen gaude, oinarrian arazo politiko bat dagoelako, gatazka politiko bat dagoelako. Sufrimendua eragin duen gatazka bat, besteak beste 9.000 euskal herritar espetxera eraman dituena eta oraindik konpondu gabe dagoena. Preso politikoak preso dira, estatuek Euskal Herria ukatzen jarraitzen dutelako, eta hamarkadetan afera politiko horri irtenbide demokratikorik ez diotelako eman nahi izan.
“Era guztietara, ETAren jarduera armatua amaitu eta hamarkada batera, nola da posible oraindik preso politiko, iheslari eta deportatuak egotea? Nola da posible haiei guztiei oraindik salbuespeneko neurri politikoak aplikatzea? Erantzuna argia da; estatuentzat haietako bakoitza, aktibo garrantzitsua delako independentziaren aldeko borrokan. Eta horregatik dituzte gatibu, proiektu independentista kaltetzeko modu eraginkorra delako. Eta hori guztia estatuek aski ikasia dute.
“Espetxeetatik, kaletik, erakundeetatik egindako borrokak emaitzak ekarri ditu, eta blokeoa haustea lortu dugu. Azken hilabeteetan, espetxe-politika apur bat humanizatu da gerturatzeen bidez, isolamenduaren amaierararen bidez edo bigarren graduen areagotzearen bidez. Pitzadura bat eragin diogu espetxeko hormari baina oraindik benetako zuloa egiteko lan eta borroka handia egin beharra daukagu, espetxetatik, kaletik zein instituzioetatik.
“Ezin gara inolaz ere lasaitu, orain arteko ahalegina biderkatzea dagokigu. Eta helburua argia da: orain, pitzadura handiago bat eragin behar diogu hormazar horri, presoak etxera bidean jarri nahi baditugu. Berandu baino lehen preso, iheslari eta deportatu politiko guztiak estatuen atzamarretatik askatu ahal izateko.
“El trabajo y la lucha realizada en las cárceles, en las calles, en las instituciones, ha dado sus frutos: hemos conseguido romper el bloqueo. Han comenzado a humanizar las situación de las presas políticas vascas. ¡Qué menos! Pero no hay nada ganado y lo conseguido hasta ahora no es suficiente: porque no podemos olvidar que les siguen aplicando a todas ellas politicas de excepción.
“Por ello, debemos redoblar nuestros esfuerzos. Porque necesitamos a todas y todos los presos, exiliados y deportados políticos vascos en casa. Porque Euskal Herria debe construir su futuro en democracia, paz y libertad.
“Presoen, iheslarien eta deportatuen etxeratzearekin, jakitun gara, gure herriak estatuekin duen gatazka politikoa bere horretan mantenduko dela. aina ez izan dudarik: guztiak etxeratuta, Euskal Herriaren askatasunera bidea azkartzea lortuko dugula, eta gurekin izango ditugula Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan, Euskal Herriaren independentziaren aldeko borrokan.
“Ez dugulako libre izaterik haiek gabe, haiekin batera askatuko baikara gu ere”.
“Askatasuna euskal preso politikoentzat”
“Askatasuna iheslari eta deportatu politikoentzat”
“Askatasuna Euskal Herriarentzat”.