Sortuk berari atxikitako fundazio bat dauka, "IRATZAR FUNDAZIOA" izenekoa. Alderdi Politikoak Fundazioan dau-kan partaidetzaren portzentajea %100 da eta, beraz, Sortuk konpromisoa hartzen du Fundazioaren aurreneko jardue-ra programaren gastuak estaltze aldera beharrezkoak diren funtsak jartzeko, baldin eta aurreikusita dauden finantzia-zio iturrietakoren batek emaitzarik ez badakar. Fundazioaren matrizea SORTU da, eta fundazioaren helburuak honen estatutuen 5. artikuluan zehazten dira, laburbilduz ondorengoak direlarik;
1. SORTUren eratzearen arrazoi ideologikoen oinarriak zabaltzea eta hedatzea; Independentzia, euskalduntze osoa, sozialismoa, askatasunean eta justizian oinarritutako etorkizun baketsu bat, feminismoa, elkartasun anti-inperialista eta demokrazia partehartzailea.
2. Euskal Herri soberano baten alde, demokraziaren alde, mundu aske, justu eta solidarioago baten alde lanean da-biltzan pertsona eta erakundeen pentsamendu politikoa hedatzeaz arduratzen da. Hau Euskal Herriko herrialde eta herri ezberdinetan elkarlanean gauzatzen dutelarik, beraiek beraien arteko ezagutza izan dezaten.
3. Ezker Abertzalearentzako erreflexiorako, analisirako eta ekarpen ideologiko berriak jasotzeko eremu bat finkatzea.
4. Gizarte inklusiboagoa, parekideagoa, jasangarriagoa eta partehartzaileago baten alde eztabaidak sustatu eta propo-satzen diren ekintzak zabaltzea eta erakustea.
5. Erakunde sozial eta politikoekin harremanak sustatzea, baita Euskal Herri soberano baten defentsa egiten duten munduko beste edozein pertsona zein erakuderekin ere.
6. Sarea indartu eta aliantza politikoak ezkertiarrak zein herrien askapenerakoa aliantzak, identifikatu eta sustatu, bateratutako agenda bat osatuz elkarbanatu daitezkeen balore eta ideak partekatuz.
7. Memoria historikoa berreskuratzeko tresna kolektibo bat izatea. Eztabaidagai izan dadin era iraunkor batean eta egunerokotasunean.
Ekitaldian zehar burututako ekintzak helburu fundatzailean oinarritutakoak izan dira soil soilik.
Begiratu kontuak hemen: http://iratzar.eus/eu/kontuak
Sortuk ez du diru laguntza publikorik jasotzen, ez baita hauteskundeetara aurkezten.
Sortuk ez du dohaintzarik jaso.
Sortuk ez dauka zorpetzen duen mailegu edo krediturik.