Herrigaia ponentzian erabakitako erronkei aurre egiteko Nazio Idazkaritza proposamena aurkeztu du Sorturen Nazio Kontseiluak

Ponentziari buruzko eztabaida amaituta, zuzendaritza organoak hautatzeko fasean sartu da Sorturen III. Kongresua. Nazio Kontseiluak Nazio Idazkaritzarako hautagaitza eman du ezagutzera.

Talde sendo, kohesionatu eta dinamikoa da Nazio Kontseiluak aurkeztu duena, nazio askapen prozesua bururaino eramateko konpromisoa duena eta estrategia aldaketaren ostean ireki den garai berria posible izan dadin ekarpena egin duena. Pandemiak euskal jendartean, sakoneko aldaketak eta mugimenduak azkartu ditu, lurrikarak eraginez: krisi ezberdinak, nazio pultsua lausotzea, ziurgabetasuna eta abar. Sortuk erronka horiei gogotsu helduko die datozen urteetan, belaunaldi honek dituen herri erronkei ekarpena egiteko: euskalduntzean, bizi baldintza duinen alde eta prekarietatearen aurka, bakegintzan, feminismoan, ekologismoan eta migrazioen auzian besteak beste.

Guzti horretan aurrera egiteko ibilbide militantea duen taldea da Nazio Kontseiluak aurkeztutakoa, ezker abertzalean zein herri mugimendu ezberdinetan militatu duena, EH Bildun eta EH Bain jarduten duena eta herri mugimenduekin elkarlanean diharduena gaur egun ere.

Azken bost urteetako zuzendaritzaren jarraipena da talde berria, belaunaldi aldaketan sakontzen du baina era berean belaunaldi ezberdinak ordezkatzen ditu. Bestetik, genero parekidetasunera bidean urrats esanguratsua emango da Nazio Idazkaritza berri honekin Sortuk. Hamar ardura nagusietan 5 emakume eta 5 gizon daude. Herrialdeak kontuan hartuta 6 emakume eta 9 gizon.

Honakoak dira hautagaitza osatzen duten kideak: Idazkari nagusia, Arkaitz Rodriguez Torres; Idazkari teknikoa (idazkariorde lehena), Nuria Altzugarai Gartzia; Barne koordinatzailea (idazkariorde bigarrena) Oihana San Vicente Saez de Cerain; Norabidetze Estrategikorako Gunearen arduraduna (idazkariorde hirugarrena) David Pla Martin; Barne antolaketa arduraduna, Itsasne Fernandez Duarte; Ekintza politikoko arduraduna, Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga; Herrigintzako arduraduna, Xabi Iraola Larraia; Komunikazio arduraduna, Gotzon Elizburu Beristain; Nazioarteko arduraduna, Elena Beloki Resa; Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduraduna, Haimar Altuna Ijurko; Nafarroako arduraduna, Lur Albizu Etxetxipia; Arabako arduraduna, Jon Iker Aramendi Jimenez; Ipar Euskal Herriko arduraduna, Aitor Servier Etxexuri; Bizkaiko arduraduna, Paul Laka Garamendi eta Gipuzkako arduraduna, Aritz Arzallus Agirrezabala.

 

Nazio Kontseiluaren hautagitza metodoa

Nazio Kontseilua 30 lagunek osatuko dute. Nazio Idazkaritza osatzen duten 15 lagunak eta banan banan bozkatuko diren beste 15 lagun. Abenduaren 23an irekiko da hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 5a bitarte. Aukera dago Nazio Idazkaritzarako hautagaitza alternatiboak aurkezteko zein Nazio Kontseilua osatuko duten banakako hautagaitzak aurkezteko. Bozketa urtarrilaren 19tik 21era izango da.

Bestetik, zuzendaritza osatzeko garaian bi mekanismo zuzentzaile aplikatuko dira: bata, Plan Feministan jasota dagoen bezala, Nazio Kontseiluaren %40 gutxienez emakumezkoak izango direla bermatzeko. Bestea, herrialde bakoitzak duen sortzaile kopuruaren arabera, zuzendaritzan dagokion pisua izango duela bermatzeko.

 

NAZIO IDAZKARITZA HAUTAGAITZA

Idazkari Nagusia

Arkaitz Rodriguez Torres

Altza, 1979

Sortuko Idazkari Nagusia 2017tik. EH Bilduko Legebiltzarkidea Gasteizen. Jarrain hasia militatzen. Bateragune auziagatik berriz epaitu nahi du Auzitegi Gorenak. Industria Elektronikan ingeniari teknikoa.


Idazkari teknikoa (idazkariorde lehena)

Nuria Altzugarai Gartzia

Donostia, 1974

Sortuko Idazkari Teknikoa 2017tik. Ezker abertzaleko erakunde ezberdinetan ibilbidea. Administrazio eta Kudeaketarako Informatikan Goi Mailako Teknikaria. Haur eta Gazteen aisialdi-hezkuntzan aritutakoa eta Giza-kultur Dinamizaziorako eremu ezberdinetan formakuntza. 


Barne koordinatzailea (idazkariorde bigarrena)

Oihana San Vicente Saez de Cerain
Agurain, 1976

Sortuko Arabako arduraduna 2017tik. Jarrai gazte antolakundean hasia militatzen, ezker abertzaleko erakunde ezberdinetako kidea izan da. Formakuntzaz psikologoa.


Norabidetze Estrategikorako Gunearen arduraduna (idazkariorde hirugarrena)

David Pla Martin

Iruñea, 1975

Sorturen Nafarroako idazkaritzako kidea 2020tik. Ikasle Abertzaleak eta Jarrain hasi zen militatzen. Gatazkaren konponbiderako ETAren mintzakidea izana eta borroka armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen kideetako bat.


Barne antolaketa arduraduna

Itsasne Fernandez Duarte

Oiartzun, 1987

Sortuko barne antolaketa arduraduna 2020tik. Aurrez Gipuzkoako idazkaritzako kidea. Plan Feministaren osatze prozesuko eta lantaldeko kidea. Ikasle mugimenduan militatzen hasia. Gazte mugimenduan ibilia. Ingeles Magisteritzan diplomatua.


Ekintza politikoko arduraduna

Kizkitza Gil de San Vicente Gurrutxaga

Donostia, 1974

Sortuko ekintza politikoko arduraduna 2017tik. Ikasle Abertzaleaken militatzen hasia, ezker abertzalearen baitako prozesu feministaren sustatzailea, Ipar Hegoa Fundazioan formakuntza sindikalean jardundakoa eta ezker abertzaleko hainbat erakundetan militante izana. Soziologian ikasketak.


Herrigintzako arduraduna

Xabi Iraola Larraia

Igeldo, 1993

Azken urte hauetan Sortuko Herrigintza lan taldean ibilia eta Gipuzkoako idazkaritzako kidea. Ernairen hastapenetatik bertako militantea. Lehen Hezkuntzako irakaslea ikasketaz.


Komunikazio arduraduna

Gotzon Elizburu Beristain

Soraluze, 1988

Sortuko komunikazio arduraduna 2017tik. Euskalgintzan militatzen hasia, ikasle mugimenduko eta gazte mugimenduko kide izana. Multimedia komunikazioan masterra.


Nazioarteko arduraduna

Elena Beloki Resa

Areta, 1961

Iratzar Fundazioko nazioarteko departamentuko arduraduna 2017tik. Transform Europe! sarean Iratzarreko ordezkaria da. Antropologoa, Nazio Harremanetan aditua, Informazio zientzietan lizentziatua eta Magisteritzan diplomatua.


Gatazkaren ondorioen konponbiderako batzordearen arduraduna

Haimar Altuna Ijurko

Lizartza, 1976

Sortuko Gipuzkoako arduraduna 2017tik. Gaztetatik Jarrai gazte erakundean militatzen hasia, ezker abertzaleko erakunde ezberdinetan militatu du. Elektronikako FP2 ikasketak eginak eta langilea Industria Horniduretako familia enpresa batean.


Nafarroako arduraduna

Lur Albizu Etxetxipia

Artazu, 1993

Nafarroako idazkaritzako kidea 2020tik. Ikasle mugimenduan hasi zen militatzen, mugimendu feministako kidea da eta Ernaiko kide izan da. Gasteizen Euskal Ikasketak egina, gerora Irakaskuntza Masterra eta Hizkuntza Plangintzan graduondokoa. Lanbidez euskara teknikaria. 


Arabako arduraduna

Jon Iker Aramendi Jimenez

Gasteiz, 1989

Sortuko Arabako idazkaritzako kidea 2018tik. Ernai antolakundean eta herri mugimenduko hainbat eremutan ibilia. Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolamenduko goi mailako teknikaria. Haur hezkuntzako goi mailako teknikaria. Lanbidez lorezaina.


Ipar Euskal Herriko arduraduna

Aitor Servier Etxexuri

Azkaine, 1997

Sortuko eta EH Baiko militantea. Ikasle mugimenduan militatzen hasia, Aitzina! gazte antolakundearen eratze prozesuan parte hartu zuen. Bertan bozeramailetza eta koordinazio ardurak bete ditu zenbait urtez. Bertsolaria.


Bizkaiko arduraduna

Paul Laka Garamendi

Algorta, 1990

Sortuko Bizkaiko idazkaritzako kidea 2020tik. Aurretik, Algortako arduradun politikoa. Gazte antolakundean hasi zen militatzen. Getxoko eta Bizkaiko EH Bilduko mahai politikoko kidea da. Basogintza goi-mailako gradua Derioko Nekazal Eskolan.


Gipuzkako arduraduna

Aritz Arzallus Agirrezabala

Azpeitia, 1981

Sortun Gipuzkoako idazkaritzako kidea 2017tik. Gazte mugimenduan militatzen hasia eta preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduko kide izana. Ikus entzunezko komunikazioan lizentziatua.

Talde sendo, kohesionatu eta dinamikoa da Nazio Kontseiluak aurkeztu duena.
Azken bost urteetako zuzendaritzaren jarraipena da talde berria, belaunaldi aldaketan sakontzen du baina era berean belaunaldi ezberdinak ordezkatzen ditu.
Aukera dago Nazio Idazkaritzarako hautagaitza alternatiboak aurkezteko zein Nazio Kontseilua osatuko duten banakako hautagaitzak aurkezteko.