Udan, nazio topaketak

Sortuko kideok bi topaketa egingo ditugu: uztailaren 17an eta abuztuaren 28an kongresu prozesuak planteatzen dituen erronkei erantzuteko.

Sortuko kideok Nazio Topaketak egingo ditugu uztailaren 17an eta abuztuaren 28an, abian jarri dugun kongresu-prozesuak planteatzen dituen gogoeta eta galderei era kolektiboan erantzuteko. Bi larunbat hartuko ditugu: hilaren 17koa Durangon eta abuztuaren 28koa Oiartzunen. Sortuko kideek uztaileko nahiz abuztuko saio banatan zein bietan parte har dezakete nahi izanez gero. Parte hartu nahi izanez gero partehartu.sortu.eus webgunean eman dezakezu izena.

I. Topaketa. Durango, uztailak 17

 

Uztailaren 17an, Durangoko Institutuan egingo den Nazio Topaketan kongresu honek dituen hausnarketa eta galderei era kolektiboan erantzuteko ahalegina egingo dugu.

Goizeko 9:00etan hasiko gara izen ematearekin eta egunak bi zati izango ditu. Lehenik tesi politiko organizatiboen inguruan hausnartuko dugu. Goiz osoa eskainiko diegu gako orokorrei, 9:30etatik 13:30etara.

Arratsaldeko 15:00ak arte bazkaltzeko tartea hartuko dugu (10€ /13€ Sortzaile ez direnek / 5€ ikasle eta langabetuek) eta ostean gai espezifikoen inguruko tailerrei ekingo diegu. Tailerrak mistoak izango dira eta bi txandatan banatuko dira. Bakoitzak tailer bana hautatu beharko du txanda bakoitzean. Konbinazioak erraztu eta aukerak biderkatzeko tailer batzuk errepikatuko dira.
 

15:30 Tailerrak I.

  • Zaintza krisia: arriskua ala aukera?

Askotariko krisien testuinguruan, herri zein emakumeon askapenean mugimendu politiko bezala ditugun erronkak.

  • Militantzia ereduaz

Nola egiten dugu Herria? Prozesu independentistaren erritmoa bizitzeko, Sortuko kideok dinamizatzaile politiko gisa ditugun erronkak.

  • Naziogintza gakoak I: elkarrekin hobe!

Ziklo berriko naziogintza eta lurraldetasunaren korapiloak askatzeko jarduerak izango ditugu aztergai.

  • Hezkuntza. Komunitatetik eta komunitatearentzat hezi. 

Hezkuntza eredu euskaldun, inklusibo, feminista eta nazionalerantz pausoa bizkortzeko unea da eta, beraz, horretarako bideaz arituko gara.

  • Hiriburuak, jauzi baterako oinarria

Esperientzian oinarrituta, hiriburuen errealitatean eragiteko gako politikoez zein gure praktikaz eta antolatzeko modu emankorren inguruan hausnartuko dugu.

  • Dinamika Aktibista Propioa.

Aktibismorako eredu berria. Prozesu politikoari eta herrietan egiten dugun lanari nolako ekarpena egin behar diogu hemendik aurrera? DAPen filosofia orokorra eta praktika onak landuko ditugu.

 

17:15 Tailerrak II.

  • Zaintza krisia: arriskua ala aukera?

Askotariko krisien testuinguruan, herri zein emakumeon askapenean mugimendu politiko bezala ditugun erronkak.

  • Militantzia ereduaz

Nola egiten dugu Herria? Prozesu independentistaren erritmoa bizitzeko, Sortuko kideok dinamizatzaile politiko gisa ditugun erronkak.

  • Naziogintza gakoak I: elkarrekin hobe!

Ziklo berriko naziogintza eta lurraldetasunaren korapiloak askatzeko jarduerak izango ditugu aztergai.

  • Oroimena eta askapen estrategia

Errelatoaren lehia, lehia politikoa da. Beraz, mugimendu askatzaile gisa pentsatu eta erabaki behar dugu zer egin iraganaz, oroimena oraina eta etorkizuna ere badelako.

  • Kolapso ekologikoa.

Euskal Herritik, askotariko krisien testuinguruan, ekologismoaren eta prozesu independentistaren hartu emana aztertuko dugu, eta ekologismoari dagokionez, hartu behar dugun posizio politikoa eztabaidatuko dugu.

 

II. Topaketa. Oiartzun, abuztuak 28

 

Abuztuaren 28an, Oiartzungo Haurtzaro ikastolan kongresu honek planteatzen dizkigun dituen hausnarketa eta galderei era kolektiboan erantzuteko antolatu ditugu Topaketak.

09:00etan hasiko gara izen ematearekin eta egunak bi zati izango ditu. Lehenik tesi politiko organizatiboen inguruan hausnartuko dugu. Goiz osoa eskainiko diegu gako orokorrei, 9:30etatik 13:30etara.

Arratsaldeko 15:00ak arte bazkaltzeko tartea hartuko dugu (10€ /13€ Sortzaile ez direnek / 5€ ikasle eta langabetuek) eta ostean gai espezifikoen inguruko tailerrei ekingo diegu. Tailerrak mistoak izango dira eta bi txandatan banatuko dira. Bakoitzak tailer bana hautatu beharko du txanda bakoitzean. Konbinazioak erraztu eta aukerak biderkatzeko tailer batzuk errepikatuko dira.

Hona hemenOiartzungo eskaintza:

 

15:30 Tailerrak I.

  • Zaintza krisia: arriskua ala aukera?

Askotariko krisien testuinguruan, herri zein emakumeon askapenean mugimendu politiko bezala ditugun erronkak.

  • Militantzia ereduaz

Nola egiten dugu Herria? Prozesu independentistaren erritmoa bizitzeko, Sortuko kideok dinamizatzaile politiko gisa ditugun erronkak.

  • Oroimena eta askapen estrategia

Errelatoaren lehia, lehia politikoa da. Beraz, mugimendu askatzaile gisa pentsatu eta erabaki behar dugu zer egin iraganaz, oroimena oraina eta etorkizuna ere badelako.

  • Naziogintza gakoak II: abertzaletasunaren berrikuntza.

Abertzaletasunaren korapilo nagusiak identifikatu eta etorkizuneko gakoen inguruko gogoeta eta praktika izango ditugu ardatz. 

  • Naziogintza eta eraldaketa soziala kiroletik

Kirola eremu estrategikoa izanik, eremuaren diagnostikoa konpartitzea eta erronkak zehazten hasteko ariketa kolektibo bat egin nahi dugu.

  • Prozesu independentistaren lanketa nazioartean

Gaur egun munduan ematen diren tendentziak aintzat hartuta, zein da prozesu alde egin behar dugun nazioarteko lana?

 

17:15 Tailerrak II.

Partehartzaile bakoitzak aukeratu beharko du zer tailerretan jardun.

  • Zaintza krisia: arriskua ala aukera?

Askotariko krisien testuinguruan, herri zein emakumeon askapenean mugimendu politiko bezala ditugun erronkak.

  • Militantzia ereduaz

Nola egiten dugu Herria? Prozesu independentistaren erritmoa bizitzeko, Sortuko kideok dinamizatzaile politiko gisa ditugun erronkak.

  • Naziogintza gakoak II: abertzaletasunaren berrikuntza.

Abertzaletasunaren korapilo nagusiak identifikatu eta etorkizuneko gakoen inguruko gogoeta eta praktika izango ditugu ardatz. 

  • Sistemaren krisiak: non dira arrakalen mugak?

Krisi anitzez, arrakalez, herri gisa ematen ari garen erantzunaz eta mugimendu eraldatzaile gisa dugun arduraz eta zereginez arituko gara.

  • Ezkerreko independentismotik euskalgintza indarberrituz.

Euskalgintzaren inguruko hausnarketa estrategikoa burutu ondoren, euskararen biziberritzean eragiteko gure esku hartzearen inguruan arituko gara.

Izena emateko: partehartu.sortu.eus