Gaur, Euskal Herriko hiriburuan, Nafarroako dozenaka militante independentista elkar-tu gara barrukoak askatu eta gure hausnarketak publiko egiteko.
Adierazpen hau iragartzeko aukeratutako unea ez da kasualitatea. Nafarroan pande-miaren bigarren olatua baretzen ari dela dirudienean, une egokia da eztabaida politi-koa kokatzeko. Oraindik orain osasun larrialdi batean gaudelako eta aukera eta beharra dugu orain arte egindako akatsak zuzendu eta gure arreta funtsezkoak diren erronken gainean jartzeko, herritarren interes eta beharrizanak lehenetsiz beste ezeren gainetik.
Gaur, ezker abertzalearen iritzi politikoa laburbiltzen duten bost ideia agerrarazi nahi ditugu:
1. Zaintza erdigunera! Pandemia astinaldi orokor bat izan da eta aurrekaririk gabeko egoera ekarri du, gurean zein maila globalean. Osasun larrialdi baten aurrean gaude eta herritar zaurgarrienak kolpatzen ari da bereziki: gure aitatxi-amatxiak, gaixorik Nafarroako ezker abertzaleak, Nafarroako jendartearidaudenak, baldintza prekarioetan bizi direnak... Pandemiaren hedapena geldiaraz-teko neurriak hartu behar dira, herriaren eta komunitatearen zaintza erdigunean ja-rri, bizitza finean, horretarako gure askatasun indibidualetan sakrifizioak egin behar baditugu ere.
Indar berdinarekin esaten dugu, baina, pandemiaren hedapena eragozteko ahalegina ezin dela soilik neurri murriztailetan oinarritu. Instituzioei dagokie aztarnari lanak indartzea, osasun zerbitzuak hobetzea, hezkuntza eta garraio publikoa seguruagoak egiteko baliabideak jartzea, pandemiaren kontra lehen lerroan ari diren langileak ba-bestu eta zaintzea. Ez da zilegia, beraz, pandemiaren hedapenaren errua herritarrei leporatzea, are eta gutxiago agintariek harturiko erabaki askotan elite ekonomikoen interesak lehenetsi direnean, herritarren osasunaren kaltetan. Eta ez da zilegia, pande-miaren aitzakian, gure herriak militarizatzea.
Halaber, desegokitzat jotzen ditugu jarrera indibidualistak edota epidemiaren errealitate osoa onartzeari uko egiten diotenak. Esperimentu sozial konstruktibista baten aurrean gaudela edo epidemia trikimailua dela mantra gisa erabiltzeak ez ditu herritarren urgentziak konpontzen. Ez ditu gaixoak sendatzen. Une historiko honetan ere, indibidualismoaren gainetik interes kolektiboak lehenetsi eta gure herriak duen sen komunitario eta elkartasunetik egiten zaio ekarpena ezkerrak mundu justuago bat eraikitzeko dugun erronka kolektiboari.
2. Krisia kapitalak ordain dezala. Ezin dugu ahaztu hartzen ari diren neurriek eta hartu beharko direnek herritar askorengan dituzten ondorio ekonomiko eta sozial larriak. Gogoan ditugu langabetuak, lan prekarioetan daudenak, lana arriskuan ikusten du-tenak. Gogoan ostalariak, komertzio txikiak, autonomoak, kulturgileak, zaintzaren eremuak ari direnak... Ez da onargarria sektore jakin batzuei ardura soziala eskatzea inolako babesik eskaini gabe. Ez da onargarria, 2008an bezala, krisiaren ondorioak betikoen bizkar uztea. Aberatsei zergak igo behar zaizkie eta inolako erabilgarrita-sun sozialik ez duten azpiegitura erraldoien eraikuntza gelditu.
3. Politika publikoak, jendartearen beharretara zuzenduta. Urteetako murrizketen, pribatizazioen eta politika neoliberalen ondorioak pairatzen ditugu egun. Politika publikoen norabidearen aldaketa gauzatzea ezinbesteko erronka dugu: gehiengoa-ren aldeko fiskalitate eredua, esparru ekonomiko-pribatuaren arautzea, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza sistema publikoaren eratzea, austeritatearekin buka-tzea, normalitate berriaren eztabaida demokratikoa izatea... Funtsean, bizitza eta gehiengoaren ongizatea politika ekonomikoen eta publikoen zentroan kokatzeko erronkaz ari gara.
4. Krisialdia probestu dena aldatzeko! Gaurko egoera ez da kasualitatea. Kapitalis-moaren alde anitzeko krisia eta politika neoliberalen ondorio kaltegarriak azaleratu ditu eta, era berean, zuzeneko eragina izaten ari da sektore askoren egoera ekono-mikoan. Bestelako krisi batzuk ere eztanda egin dute azken urteetan, hala nola, krisi klimatikoa, zaintza krisia eta migrazio masiboek sorturiko krisi humanitarioa. Horiek ere, zibilizazio gisa amildegira garamatzan sistema bidegabe honen ondorio zuzen eta nabarmenak dira.
Eredu sozial eta ekonomiko berria behar dugula inoiz baino indar handiagoz agertzen zaigu, gure herriak sakoneko eraldaketa behar duela, alegia. Pandemia egoerak balio dezala trantsizio ekologiko, sozial eta ekonomikoa abiatzeko dagoen urgentziaz konturatu gaitezen. Amalurra eta baliabide naturalak errespetatuko dituen eredu (erre)produktibo berriaz ari gara. Balore feministetan ardaztuta. Bizitza duina helburu duena.
5. Burujabetza, gaur atzo baino beharrezkoagoa. Globalizazioarekin estatuak eta mugak desagertuko zirela zioten teorien gainetik, COVID-19ko krisian estatuak eta haien erabaki politikoak nagusitu dira. Estatu tresnak ez izateak egoera zaurgarri batean kokatzen gaitu, autonomismo eta erregionalismo ahul eta zaharkitu baten menpera. Testuinguru konplexu honetan oso argi geratzen ari da politika ekonomiko eta publikoak Nafarroan erabaki ahal izatea ezinbestekoa dela, gure herriak dituen erronkei erantzuteko burujabetza behar dugula.
Bukatzeko, SORTUk ezker abertzalearen komunitate zabalari eta euskal jendarteari, oro har, elkar zaintzera, antolatzera eta mobilizatzera dei egiten die, bidegabekerien kontra konspiratu eta borrokatzera. Gure haserre eta ezinegona indar eraldatzailea bi-lakatu dezagun, Herria egiten jarraitzeko. Finean, Euskal Herria sozialista baten aldeko auzolan erraldoiarekin aurrera egin dezagun, hori baita mundu justuagoa eraikitzeko gaur eta hemen egin dezakegun ekarpena.
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora Herria!