ALBISTEA


nazioartea

Zorionak Txileko herriari

2020-10-26

SORTUk zorionak helarazten dizkio Txileko herriari, atzo, urriak 25, erreferendumean lortutako garaipen handiagatik.

Herria kalera irten da, mobilizatu egin da eta Konstituzioa garaitu du.


SORTUk zorionak helarazten dizkio Txileko herriari, atzo, urriak 25, erreferendumean lortutako garaipen handiagatik.

Orain urtebete hasitako altxamendu herrikoiaren ostean, Estatuak abian jarritako errepresio oldarraldi bortitz eta odoltsuaren ostean, Txileko herria trumilka joan da botoa ematera, eta %78 aldaketarako prest agertu da. Horrek garai politiko berri bat irekitzeko balio du.

Erreferendum honek 1980ko Konstituzioaren amaiera dakar. Diktaduratik demokraziarako trantsizio eredugarriaren kontakizun faltsu haren amaieraren aurrean gaude, beraz. Konstituzio matxista, klasista eta neoliberal pinochetista hura zaharkituta dago. Herria kalera irten da, mobilizatu egin da eta Konstituzioa garaitu du.

Heste herrialde-eredu baten alde agertu da herria, beste balore batzuetan oinarritutako herrialde baten alde. Horregatik, politikaren eta klase politikoaren garaia da. Klase politikoa erantzukizun historiko izugarri honen mailan egongo ahal da!

Herri justuago eta berdinzaleago baten eraikuntzan, prozesu eratzailearen alde.

Ozena da “El pueblo unidos jamas será vencido” aldarria.

Felicidades al pueblo de Chile. Zorionak!