ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

"Zer gauza eskuzabalgorik ingurukoen alde, mundu justuago baten alde, askatasunaren alde borrokatzea baino"

2021-09-25

Arkaitz Rodriguez idazkari nagusiaren interbentzioa Oiartzungo ekitaldian.

Hemen gaude, herri gisa zutik, bizirik eta askatasunaren ateak parez pare zabalik, duela 60 urte belaunaldi oso batek herri hau bizkargaineratu zuelako. Bada, orain guri dagokigu herri hau bizkargaineratzea. Berpizkunde kultural eta nazional berri bat abiatzea.

Egunotan 46 urte betetzen dira Txiki, Otaegi eta FRAPeko hiru militante afusilatu zituztela. Bestalde, gaur bertan 36 urte betetzen dira Hotel Monbarreko hilketaz. Atzo bete ziren 28 urte Gurutze Iantzirenaz. Eta beste horrenbeste beteko dira bihar Xabier Kalparsororenaz. Beraz, beste ezer baino lehen, bihoakiela hemendik haien guztien senideei, baita uneotan espetxeetara bidean izango diren euskal preso politikoen senideei ere, gure besarkadarik maitekorrena.

Bada, Txiki eta Otaegiren hilketaz 46 urte betetzen diren honetan, bi konstatazio eta hainbat baieztapen partekatu nahi ditut.

Lehen konstatazioa: Txiki eta Otaegi militante antifaxistak ziren. Europan izan den diktadura faxista odoltsuenetako baten aurka borrokatu ziren. Europako ezein herrialdetan omenaldi instituzionalak egingo zizkieten. Aitzitik, espainiar estatuan haien memoria jazartzen dute, kriminalitzatzen dute. Haiek borrokatu zuten Frankismoak bizirik jarraitzen duen seinale. Txiki y Otaegi fueron militantes antifascistas. Combatieron contra una de las dictaduras más sanguinarias conocidas en Europa. En cualquier país europeo serían objeto de homenajes institucionales. Aquí continúa persiguiéndose su memoria. Señal de que aquel franquismo contra el que lucharon continúa bien vivo, de que el estado español dista mucho de ser una democracia y de que la ruptura democrática con ese régimen y el ejercicio del derecho de autodeterminación continúa siendo una tarea pendiente, tal y como acertadamente ha defendido la izquierda abertzale los últimos 40 años.

Bigarren konstazioa, eta mezu argia Txiki eta Otaegiren hiltzaileen oinordekoei: Txiki eta Otaegi hil zenituzten, bai, baina beren ametsak, beren borrokak, bizirik diraute. Eta bizirik iraungo dute abertzale, independentista, sozialista edo feminista bakar batek bizirik dirauen artean. Hemen gaude, zutik eta tinko, gure banderekin, gure proiektuarekin! Eta hemen jarraituko dugu irabazi arte!

46 urte geroago, hemen gaude esateko, Txiki eta Otaegi afusilatu zituztenen oinordekoek bestelakorik esaten baldin badute ere, hainbeste eta hainbeste zapalkuntzen arduradunek bestelakorik inposatu asmo badute ere, borrokatzea zilegi dela. Bai: justua da ukazioaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren aurka borrokatzea.

Hemen gaude esateko sufragistek arrazoi zutela emakumeen bozka eskubidearen alde altxa zirenean, emakumeek gizonek adina eskubide izan behar zituztela defendatu zutenean, Angela Davisek esango lukeen bezala, emakumea pertsona delako ideia erradikala defendatu zutenean. Hemen gaude esateko Nelson Mandelak arrazoi zuela Apartheidaren aurka altxa zenean, baita Rosa Parkek, Malcom Ixak eta Martin Luther Kingek ere beltzen eskubide zibil eta politikoen alde atxa zirenean. Hemen gaude esateko arrazoi zutela Stonewall tabernan sexu askapenaren alde altxa ziren gay eta lesbianek. Arrazoi zutela Gasteizko Martxoak 3ko langileek. Arrazoi zutela Lemoizen eta Garoñaren aurka borrokatu zirenak. Arrazoi zutela Txillardegik eta Elbira Zipitriak, euskaraz bizitzearen eta euskara biziberritzearen aldeko hautu erradikala egin zutenean. Eta, noski, arrazoi zutela, bai, 36ko gudariek eta Txikik eta Otaegik faxismoaren aurka eta herri honen askatasunaren alde altxa zirenean.

Es justo luchar contra la opresión, la dominación y la explotación, sí. Tienen razón los y las trabajadoras de Tubacex, en huelga en defensa de sus empleos y contra la avaricia patronal. Tienen razón las trabajadoras de las residencias, y de tantos y tantos otros sectores y empresas, en lucha contra la precariedad y la brecha de género. Tienen razón los y las jóvenes cuando se revuelven contra la explotación, la falta de futuro y la criminalización. O cuando acusan a los responsables de la emergencia climática de estar robándoles el futuro. Y tienen razón los y las pensionistas cuando toman las calles en demanda de pensiones dignas y soberanía.

Luchar es justo, sí. Porque lo que no es justo es que las mujeres vivan con miedo, o que cobren menos que los hombres por el mero hecho de ser mujeres. Lo que no es justo es que el 2% de la población acumulé el 80% de la riqueza. Lo que no es justo es que las grandes multinacionales engorden sus cuentas de resultados a costa del sudor y la sangre de los y las trabajadoras. Lo que no es justo es que los y las jóvenes tengan que emigrar en busca de un empleo digno, ni que bacos y especuladores inmobiliarios les roben el futuro. Lo que no es justo es que el estado español continúe subyugando y reprimiendo a nuestro pueblo y el resto de pueblos del estado. Y desde luego, lo que no es justo es que 46 años después de morir Franco, miles de socialistas, comunistas, anarquistas e independentistas vascos, catalanes y gallegos continúen enterrados en las cunetas y ni uno solo de sus responsables haya pagado por ello.

Hemen gaude esateko borrokak fruituak ematen dituela; egun ditugun eskubide guzti-guztiak borrokari zor zaizkiola. Hasi eskubide zibil eta politikoetatik eta eskubide sozial eta ekonomikoetaraino, borrokari zor zaizkio. Baita egun gure herriak duen burujabetza maila apurra ere. Hori ere borrokari zor zaio, ez bakar batzuen “abilezia negoziatzaileari”. Beraz, hemen gaude omentzeko munduaren luze zabalean, historian zehar, zapalkuntzaren eta injustiziaren aurka, askatasunaren eta berdintasunaren alde, borrokatu diren pertsona guztiak. Hemen gaude omentzeko, Txiki eta Otaegi bezalaxe, historian zehar herri honen independentziaren eta sozialismoaren alde borrokatu duten guztiak. Esateko haiei guztiei esker mundu hau eta herri hau bestela izango ziratekeena baino justuagoak eta hobeak direla.

Hemen gaude esateko inoiz baino arrazoi gehiago dagoela borrokatzeko:

• Krisia ezin dutela, ezin dugula, betikoek ordaindu: pentsionistek, emakumeek, gazteek, migratzaileek, langileek... Krisi hau ordaindu behar dutela goikoek, inbertsio funtsek, dirutza handiek, oligopolio elektrikoak bankuek... zerbaitegatik dira-eta krisiaren arduradunak.

• Behar duguna ez dela normaltasun neoliberalaren berreraikuntza, zibilizazio berri baten eraikuntza baizik, bizitza eta haren zaintza erdigunean jarriko dituena. Zeren eta, Zaldibarren ikusi genuen bezala, eta pandemian osoan zehar ikusi dugun bezala, kapitalaren eta irabazi pribatuaren logikak agintzen duenean, pribatizatzen eta prekaritzatzen denean, eta instituzioek berau zaintzeko ardurari ihes egiten diotenean, bizitzak atzera egiten du, desagertzen ez denean.

• Horretarako guztirako Euskal Herriak burujabetza behar duela. Ez garela inor baino gehiago, baina ezta gutxiago ere. Eskubide osoa daukagula erabakiak gure kabuz hartu ahal izateko. Eta erabakitzeko ahalmena, botere politikoa behar dugula lan harremanak, pentsioak eta abar luze bat hemen erabaki eta euskal herritar guztiei lan eta bizi baldintza duinak bermatu ahal izateko.

Azkenik, hemen gaude esateko aurrerantzean ere borroka beharrezkoa dela. Gure eskubide nazionalak, gure askatasuna, Euskal Herri eta mundu justuago bat eskuratuko baditugu, borrokari esker izango da. Bada, bide horretan bi gako azpimarratu nahi dut:

• Batetik, inoiz baino gehiago herrian urtzea dagokigu. Betiko eremuetan, baina baita sekula aritu gabekoetan ere. Inork baino gehiago lan egitea komunitatearen alde, herriaren alde. Eta inoiz baino gehiago gauzak egitea komunitatearekin, herriarekin, eskuz esku eta orpoz orpo langileekin, langabeekin, feministekin, pentsionistekin, gazteekin, etorkinekin... Batetik, herritik sortu ginelako; bestetik, herriari zor gatzaizkiolako; eta azkenik, eta batez ere, gauzak herriarekin eginez gero, beti-beti-beti asmatuko dugulako.

• Bestetik, hemen gaude, herri gisa zutik, bizirik eta askatasunaren ateak parez pare zabalik, duela 60 urte belaunaldi oso batek herri hau bizkargaineratu zuelako; frankismo betean ikastolak, kooperatibak, helduak alfabetatzeko eskolak eta abar luze bat martxan jarri zituztelako; berpizkunde kultural eta nazional oso bat abiatu zutelako. Bada, orain guri dagokigu herri hau bizkargaineratzea. Berpizkunde kultural eta nazional berri bat abiatzea. Eta orduko haiek egin zuten bezala, gure buruari honako promesa egitea: guk ez dugu etsiko espetxean, erbestean eta deportazioan ditugun kide guztiak etxera ekarri arte. Baina, batez ere, guk ez dugu etsiko euskal estatu independente, sozialista, feminista eta euskaldun bat eraiki arte.

Ez da erraza izango. Honaino iristea ere ez da erraza izan. Baina nork esan zuen erraza izango zenik! Nork esango zuen herri honek, munduko herriek, beren eskubideak lortuko zituztela esfortzurik gabe, sufrimendurik gabe... Como diría García Linera, ¿acaso no venimos de abajo, acaso no somos los perseguidos, los torturados, lor marginados, de los tiempos neoliberales? Luchar, vencer, caerse, levantarse, luchar, vencer, caerse, levantarse... ¿Cuál es el destino, la vida, de un revolucionario, de una revolucionaria, si no es ese? Hori da iraultzaile baten patua: borrokatu, irabazi, erori, jaiki, borrokatu, irabazi, erori, jaiki... hori bai, Salvador Allendek esango lukeen bezala, aurrera eginez, aurrera eginez, aurrera eginez.

Bukatzeko; ez da erraza izango, ez; behin ere ez da erraza izan. Baina zer gauza ederragorik, zer gauza eskuzabalgorik, zer gauza asebetegarriagorik ingurukoen alde, mundu justuago baten alde, askatasunaren alde borrokatzea baino?! “Dana eman behar yako maita dan askatasunari”, esan zuen Lauaxetak. Eta guk diogu, Euskal Herria bihotzean, erabaki dinagu, eta zin egin, ez dutela esango, ez dutela esaterik izango Kantauriko hegian herri zahar bat izan zen. Izan ere, hori da, ez besterik, herri honen askatasunaren alde borrokatu diren guztiei egin diezaiekegun omenaldirik onena: garaipena.