ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Xabier Atristainen kasuak agerian utzi du Espainia ez dela zuzenbide estatua

2022-02-17

Auzitegi Nazionalak kondena eten eta libre utzi behar izan du, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak inkomunikazio aldian bere oinarrizko eskubideak urratu zituztela ebatzi eta hala agindu ostean. Inkomunikazio aldi horrek Euskal Herrian milaka lagun inpunitate osoz torturatzea ahalbidetu du.