ALBISTEA


nazioartea

Venezuela aurrera!

2019-05-02

Euskal Herriak Kanpo injerentzia eta interbentzioei EZ! Ez Venezuelan ezta inon ere. Hainbat eragilek izenpetutako agiria.

Maiatzaren 4an 18:00tan Bilboko Plaza Eliptikoan deitutako mobilizaziorako deia zabaldu nahi dugu

Testu hau sinatzen dugun erakundeok gure kezka erakutsi nahi dugu Venezuelako Errepublika Bolivariarrean azken orduetan emandako Estatu Kolpe saiakerak sortutako egoeraz.

Kanpo esku-hartzeak muturreko egoera batera eraman du Venezuela eta gerra-eskalada arriskutsu bat emango direnaren zantzuak ikusi ditugu.

Venezuelaren subiranotasunaren, bere gobernuaren eta bere instituzioak errespetatzeko deia luzatzen dugu eta, era berean, hainbat alditan adierazitako herriaren borondatea errespetatzea.

Horrenbestez datorren maiatzaren 4an 18:00tan Bilboko Plaza Eliptikoan deitutako mobilizaziorako deia zabaldu nahi dugu.

Venezuela Aurrera!

¡No al golpe!

Sinatzaileak:

Euskadiko GGKE-en Koordinakundea - Coordinadora de ONGD de Euskadi, Bizilur, Askapena, Asociación Elkarcredit de Solidaridad, Elkartasuna Eraldatuz, Euskadi-Cuba, Hitz & Hitz Fundazioa, Jorge Adolfo Freytter Romero Elkartea, Komite Internazionalistak, Lumaltik Herriak, Mugarik Gabe, Mundubat, Paz Con Dignidad - Bakea eta Duintasuna, CCOO, EHNE Bizkaia, ELA, ESK, Etxalde, Hiru, LAB, STEILAS, Antikapitalistak, EH Bildu, Ernai, Ezker Anitza-IU, PCE-EPK, Podemos.