ALBISTEA


bakea eta bizikidetza

Torturatu zutenen aitortza beharrezkoa da

2023-01-10

Sortuk balio handia aitortzen dio Nafarroa Garaiko Gobernuaren enkarguz Kriminologiaren Euskal Institutuak abiatutako ikerketari, 1.068 tortura-kasu azaleratu baititu momentuz

Sortuk balio handia aitortzen dio Nafarroa Garaiko Gobernuaren enkarguz Kriminologiaren Euskal Institutuak abiatutako ikerketari, herrialde horretan 1960tik aurrera 1.068 tortura-kasuren errealitate gordina egiaztatzea lortu baitu momentuz. Ikerketa horrek eta 2017an argitaratutako txostenak (Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 4.000 tortura-kasutik gora azaleratu zituena) agerian uzten dute Espainiako Estatuak sistematikoki torturatu zuela.

Haimar Altuna Sorturen Nazio Kontseiluko kidearen esanetan, "horrek aitortza soziala eskatzen du, aitortza politiko eta instituzionala. Baina baita erreparazioa eta berriro ez errepikatzeko bermeak ere. Era berean, gogoratu behar dugu torturaren errealitatea eta praktika Euskal Herriak estatuarekin duen gatazka politikoaren testuinguruan erabili izan dela. Helburu argi batekin: euskal disidentzia politikoa isilaraztea eta zanpatzea".

"Horregatik, ezinbestekoa da tortura eragin duten horiek guztiek aitortza egitea; baita, neurri eta ardura berarekin, tortura posible egin duten horiek guztiek ere".

"Bada garaia, behingoz, Euskal Herriak estatuarekin duen gatazka politikoari irtenbide justu, iraunkor eta demokratiko bat emateko", adierazi du Altunak.