ALBISTEA


sortu

Sorturen Nazio Kontseilu berria abian da

2022-02-19

Urtarrilaren 22an Bilboko Bizkaia Frontoian egindako Kongresu amaierako batzarraren ostean, gaur bildu da lehenengoz Nazio Kontseilu hautatu berria.

Sorturen eta ezker abertzalearen indar militantea herri bulkada edo susperraldi horren mesedera jartzea da Sorturen bokazioa, Sorturen xedea.

Arkaitz Rodriguez Torres idazkari nagusiak azaldu duenez, “herri honek erronka kolosalak ditu parez pare. Hasi larrialdi klimatikotik eta zaintza krisiari erantzun bat eman beharrera; hasi areagotzen ari diren ezberditasun sozialei erantzun beharretik eta hezkuntza sistema burujabe baten eraikuntzaraino.”

Erronka horiei eta beste batzuei erantzuteko, Euskal Herriak “duela 60 urte emandakoaren moduko nazio bulkada bat, herri susperraldi bat” behar duela adierazi du Rodriguezek.

Hain justu, Nazio Kontseilu honen lehen egitekoa horixe izango da bere esanetan, “Sorturen eta ezker abertzalearen indar militantea herri bulkada edo susperraldi horren mesedera jartzea, hori delako Sorturen bokazioa, Sorturen xedea. Herri honen aurrerapenerako, burujabetzaren berreskurapenerako eta eraldaketa sozialerako, independentziarako azken batean, indarra izatea.”