Eukal Herri osoan praktika eta dinamika alternatibo asko martxan daude; horietako frango ekonomia soziala eta eraldatzailearen esparruan kokatzen direlarik. Praktika eta dinamika alternatibo horiek gaurko sistema neo-liberalaren logikari bizkarra ematen dioten bizi-eremu konkretuak antolatzen dituzte, gisa hortan, Euskal Herrian burujabetzaren bidean urrats praktikoak konfiguratuz.
Hiru eremu aztertuko ditugu, bakoitzean dauden ekimen zehatzei erreparatuz:
1. Elikadura burujabetza: EHan martxan dauden esperientzi konkretu ezberdinak aztergai : lekuko hornikuntza egiturak, tokiko ekoizpen ekimenak, lurraren zaintza dinamikak…
2. Burujabetza energetikoa: Iener eta Enargia proiektua, Ibai-Errekak elkartea,..
3. Moneta eta finantza burujabetza: euskoa, Koop 57 eta Herrikoa…
Ekimen bakoitza zertan da? Aitzina egiteko nun ikusten ditu heldu-lekuak, baina ere oztopoak? Nolako harremanak ditu instituzioekin, eta bereziki herriko etxeekin? Zein dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko harreman eta elkar-lan esparruak?...
Tailerraren bukaeran, zintzur-bustitze bat eskainia izanen da.