2016an Dilmaren aurkako impeachmentaren ondoren, Sergio Moro epaileak, Justizia Ministroa egun, zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Lulari inongo bermerik gabe eta kontrako akusazio frogarik gabe egindako epaiketan. Lula 2018ko apirilean espetxeratua izan zen berme juridikorik gabeko epaiketaren ondoren.
Bere preso politiko izaerak nazioarteko komunitatea mugiarazi du eta asko izan dira bere askatasunaren aldeko adierazpenak. Presioaren aurrean eta injustizia nabarmenaren aurrean, Estatuak aske uztea erabaki du Auzitegi Gorenak irizpidea aldatu ondoren.
Lula bera suntsitzeko helburuz espetxeratu zuten baina ez dute lortu eta gaur Lula indartsuagoa dakusagu, espetxeratu zutenean baino babes handiagoarekin. Bere duintasuna eta borroka Latinoamerikako kaleetan ofentsiba neoliberal basatiaren aurka borrokatzen diren milioika pertsonarentzat adibide bilakatu dira.
Bolssonaro presidentearen joera autoritarioaren aurrean, Brasilek bere garaian Presidente zela milioika pertsona bazterketa sozialetik atera zituen lider bat berreskuratu du. Presidentziara bere itzulera aldarri ezinbestekoa da bide berean aurrera egiteko.
Euskal lurretatik, ongi etorri etxera, Lula!
Preso politiko bat gutxiago espetxean.