ALBISTEA


euskal herrigintza

Ohorea da lekukoa eramatea

2019-04-08

Zalantzarik gabe, Txillardegi berriak behar ditu euskarak eta Euskal Herriak.

Korrikak erakusten du herri gogo baten eroale dela euskaltzaletasuna eta herri gogo horrek indarra daukala, emozionatzeko gai dela eta ilusioa sortzen duela.

Zalantzarik gabe, euskaltzaletasunak asko emango dio Euskal Herriaren burujabetze prozesuari datozen urteetan.

Euskarari dagokionez oso momentu berezian aurkitzen gara. Asko egin da baina euskalduntze fase oso bat agortu da. Salto bat emateko garaia da Euskal Herriaren berreuskalduntze fasean, konpromiso historiko berrituak hartzeko garaia da.

Azkenik aipamena egin nahi diogu Txillardegiri, euskara batuaren aitari eta Korrika honetako omenduari. Asko zor diogu berari eta beste hainbati. Eta zalantzarik gabe Txillardegi berriak behar ditu euskarak eta Euskal Herriak.