ALBISTEA


nazioartea

Öcalan askatu!

2019-02-15

Bere bahiketaren 20. urteurrenean, gure babes osoa Abullah Öcallani, eta baita Leyla Güven eta preso kurdu guztiei.

Euskal Herrian aski ezagunak zaizkigu kartzelak eragindako sufrimendua, isolamendua eta gose grebak.

Gaur hogei urte, 1999ko otsailaren 15ean Abullah Öcalan buruzagi kurdua bahitu zuten Turkiako zerbitzu sekretuek Nairobin. Orduz geroztik Öcalan İmralı irlako kartzelan dute preso, isolamenduan. Bi urte eman ditu bere senide edo abokatuen bisitarik gabe, urtarrilean senide baten bisita jaso zuen arte.

Gaur ere Leyla Güven, HDPko parlamentariak 100 egun bete ditu gose greban, Öcalanen espetxeratze baldintzen kontra, bere askatasuna eta preso guztiena aldarrikatuz.

Euskal Herrian aski ezagunak zaizkigu kartzelek eragiten dituzten sufrimenduak, isolamendua eta gose grebak, ehunka eta ehunka baitira gatazka politikoaren ondorioz espainiar zein frantziar ziegetan hamarkada luzeak egin dituzten euskal herritarrak.

Gure babes osoa adierazi nahi diegu Leyla Güven, Abdullah Öcalan eta preso kurdu guztiei, haien askatasuna gure askatasuna ere badelako. Öcalan askatu! Preso guztiak askatu!

Free Them All!