ALBISTEA


ekonomia eta bizi baldintzak

Non dago diru publikoa?

2020-11-09

Kizkitza Gil De San Vicenteren adierazpenak, Donostian, 'Non dago diru publikoa?' lelopean egindako manifestazioan.

Kizkitza Gil de San Vicenteren hitzak Donostiko mobilizazioa abiatu aurretik:

Bistan da pandemiak ondorio larriak eragin dituela gure Herrian. Ondorio ekonomiko eta humano oso larriak. Egoera honetan erantzukizunerako eta argi luzeak izateko deia luzatu nahi dugu. Edozein neurri politiko eta ekonomikoaren zentroan Komunitatea eta Bizitzaren sostengarritasuna ezarri behar dira.

Horregatik, kezkaz ikusten dugu egungo egora. Gure ustez politika eta inbertsio publikoen norabide aldatu egin behar da. Eta, besteak beste: Kapital handien interesak lehenetsi beharrean, kapitalari erantzukizun soziala eskatzeko unea da. Fiskalitate politika ausartaren unea da. Horrez gain, inongo errentagarritasun sozialik ez duten azpiegitura faraonikoetan inbertitu beharrean, zerbitzu publikoetan inbertitu behar da; andemiak kaltetu dituen pertsona eta sektoreen estaldura edo kobertura soziala ziurtatzen inbertitu behar da; enplegu politika berritzaile eta eraginkor batean inbertitu behar da. XXI. Mendeko erronkei erantzungo diona. Ausarta eta argi luzekoa.

Beraz, gure ustez, erantzukizunaren, ausardiaren eta argi luzeen garaia da. Politikak erabaki eta gauzatzeko burujabetza behar dugu. Euskal Herriak dituen gaitasunak baliatzeko momentua da. Elkarlanaren eta komunitatearen garaia da. Eta honetarako, mobilizatzera eta eragitera dei egiten dugu.