ALBISTEA


herrigintza/plaza hutsa

Nazioarteko konferentzia apirilean

2019-02-28

Datozen urteetan jauzi bat egiteko baldintzetan egon gaitezke eragile ezberdinen arteko sinergiak indartzen badira.

Hauxe apirilaren 9, 10 eta 11an Bilbon egingo den "Bizitzak eta lurraldeak" konferentziaren programa. Plaza Hutsak jarraipen berezia egingo dio konferentzia honi eta bertatik eratortzen denari.

Burujabetza materialaren eraikuntza erresistentzia fronte bat da Euskal Herrian. Datozen urteetan jauzi bat egiteko baldintzetan egon gaitezke eragile ezberdinen arteko sinergiak indartzen badira. Konferentzia honek ekarpena egin dezake zentzu horretan.

Goiko irudian duzue konferentziaren programa osoa. Esker bereziak eman nahi dizkiegu konferentzia hau posible egin duten eragileei eta bertan parte hartzeko prestutasuna adierazi duten guztiei.