Larunbat goizean Nazio Batzarra egingo du Sortuk, eta urtarrilaren 22ra bitartean Kongresu Prozesuan murgilduko da. Batzarra telematikoki jarraitu ahal izango da. Horretarako, partehartu.sortu.eus webgunean izena eman beharko da.
Batzarra 10:00etan hasiko da. Gai ordena:
-Testuinguru politikoa.
-Kongresua. Balantze politiko-organizatiboa itxi.
-Kongresu prozesuaren araudia onartu.
-Berme-batzordea hautatu.
Aurreko ziklo politikoa behin betiko itxi eta ziklo politiko berriaren oinarriak jarri ditugu 2016ko Kongresutik hona. Presoen afera bideratzen hastea lortu dugu, nahi baino askoz ere motelago, era guztietara. Horrez gain, ezkerreko subiranismoa nabarmen indartzen ari dela ikusten ari gara Euskal Herri osoan. Urte hauetan, herri honetan hamaika borroka gauzatu dira eta horietan Sortuko eta ezker abertzaleko kideen nabarmena izan da.
Aurrera begira jarri behar dugu. Erronka handiak ditugu parez pare. Gehiengoaren lan- eta bizi-baldintzak okerrera egiten ari diren honetan, krisia ezin dute betikoek ordaindu, eragin dutenek baizik. Politika publikoen eta eredu ekonomikoaren sakoneko eraldaketa behar dugu, beraz. Eta horretarako guztirako burujabetza behar dugu.